Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2015

Saskibaloiko mutilen entrenatzailea eta bi jokalari EBAko igoeraz berriketan

Iepa kaixo entzule maiteak!

Biharko saioan saskibaloiko mutilek egingo digute bixita. Eneko Landa, Izotz Barrio eta Iker Lizarriturri izango ditugu gela arroxean, asteburu honetan Donostian jolastu duten igoera faseaz arituko gara beraiekin. Orain denboraldi batzuk balentria hau bera errepikatu zuten arren uko egin zioten maila horretan lehiatzeari. Aurtengoan honetan ordea zuzendaritzak igoera lortuz gero taldea EBAn ateratzeko arazorik izango ez dela baiztatu zuen denboraldi erdian.

Balentria honetaz gain herriko taldeen emaitza batzuk aipatuko ditugu liga amaiera honetan gauzak estu baitaude kirol askotan.

Hau dena betiko moduan 20.00tatik aurrera izango duzu entzungai, Arraio Irratian, non bestela!!

Akelarren doinuekin pasakailean
saskibaloikoak pasakallean

Desobedientziaz LIBRE!

manifalibre Beste epai bat iritsi da aste honetan Madrildik: Espainiako Auzitegi Nazionalak beste zazpi gazte zigortu ditu militantzia politikoagatik: Xabat Moran, Ibon Esteban, Igarki Robles, Marina Sagastizabal, Bergoi Madernaz, Ainhoa Villaverde eta Aiala Zaldibar. Seina urteko zigorra. Oraingoan, gainera, elkartasuna erakustea ere galerazi nahi izan dute, Ertzaintzaren laguntzarekin, sententzia kaleratu baino lehen gazteak atxilotzen hasita.

Denera 28 gazte epaitu zituzten Segiko kide izatea egotzita, torturapeko deklarazioak oinarri hartuta. Absolbitu dutenetako batekin hitz egiteko aukera izango dugu aste honetako saioan, baita Gasteiz Libre dinamikako kide batekin ere -gasteiztarrak dira zazpi zigortuetatik bost-.

Zarautz Libre dinamikako kideak ere izango ditugu gela arroxean, Garazi Mugertza zarauztarren kasua azaltzeko; bi urteko espetxe zigorra eskatzen diote, eta maiatza amaieran epaituko dute. Martxan dauden beste auzi batzuk ere ekarriko ditugu gogora.

EZ AHAZTU! IGANDEAN, 21:00ETATIK AURRERA, ARRAIO IRRATIAN! FM 99.3!

CEjaLGbWMAA38Gk.jpg large

Doinu eguzkitsuak gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Gaurko Kaiolatik saioan Elektropeña-ren alderik alaiena ezagtuko dugu. Eguraldia lagun, terrazeo eta festa giroko musika izango da protagonista. Besteak beste Joscha Berg, Acid District edota Crom & Thanh-en doinuetaz gozatuko dugu!!! Beti bezela, 8rak hasi eta 9ak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

10553413_449165895257671_5755879405748146843_n

Aialako entrenatzailea eta jokalariak biharko saioan

Iepa kaixo entzule maiteak!

Jakingo duzuen bezala, larunbat honetan Aiala eskubaloi taldeak ABF mailan aritzeko txartela lortu zuen Oviedon. Balentria honen inguruan jardungo gara Martin Larrañaga entrenatzailea, Araitz Urtiaga kapitaina eta Andrea Zaldua jolariarekin. Ahaztezina izan den asteburuaren kronika egingo digute aje guztiak alde batera utzita.

Honez gain playerotako finalak ere aipatuko ditugu. Ostiralean emozioz beteriko jardunaldia izan genuen Zarauzko hondartzan eta honen berri emango dizuegu kinielaren emaitzak ahaztu gabe.

Azkenik Eskozia aldera joko dugu, Gerard Brigdek Redphat Albionen berri frexkoak ekarriko dizkigulako. Denboraldi honetan lortutako emaitza bikainei esker mailaz igotzea lortu dutenez gure korrespontsalak bertako berri emango digu.

img_4248-w