Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2015

Juantxi handia Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Ekainak 6ko festan arituko diren artistekin jarraituz, bihar Juantxi handiaren bixita izango dugu gela arroxean!!! Musika munduan 20 urte baina gehiago daramatzan errenteriar honek, SUBE AKI pop-rock taldean eman zituen bere lehendabiziko pausuak, baita 1992an diska bat kaleratu ere. Hamar urte beranduago, elektronikaren munduan barneratu zen, eta denbora gutxian pausu erraldoiak ematen joan zen. Pagoa aretoaren urrezko garaiko protagonistetako bat dugu Juantxi, izan ere, Nomaklimato kolektiboko beste kideekin batera igande goizetan jendea dantzan jartzeko arduraduna zen. Urte batzuk beranduago Txitxarro edota Play mitikoetan ere residente gisa aritu zen, eta bere sesioen ikutu berezia oraindik jendearen bihotzetan gordea dago. Gaur egun proiektu berrietan murgilduta dabil, eta nahiz eta gutxiagotan aritu pintxatzen, kabinara igotzen denean energia berezia sortu oi du bertan daudenen gorputzetan. Ekainak 6an Putzuzulo Gaztetxean bera entzuteko luxua izango dugu, eta biharkoan aurrerapen eder batez gozatuko duzue!!! Debekatua galtzea lagunok!!! 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLSSSSSS!!!!

11334338_10205228052395264_1140783969_n

Hiru emakume Cannes Jaialdiaren barrenak ateratzen

Gaurkoan, Zinema Itsuan, Cannes Jaialdiaren barrenak aterako ditugu. Aspalditik izan du matxista fama eta aurten ere zenbait zurrumurru zabaldu dira. Bestalde, edizio hau Ingrid Bergman aktorea omentzen ari da eta bere bizitzaren berri izango dugu.

Horretaz guztiaz hitz egiteko, gure urrezko kolaboratzailea etorriko zaigu. Ez galdu, beraz, gaur, 21:00etatik aurrerako saioa!

2015_Cannes_Film_Festival_poster

Gaur ez da saiorik izango, brindisa bai ordea

Iepa kaixo entzule maiteok!

Gaurkoan ez dugu saiorik egingo. Jakin badakigu herriko kirol aslbisteak interesgarrik izan direla baino gaurkoan ez gaituzue entzungo. Gaur 9 urte bete ditu Arrio Irratiak FMko bere bigarren ibilbidean. Hau ospatzeko brindisa antolatu dugu 20.00tan Putzuzulo Gaztetxean, nola ez, zu ere gonbidatuta zaude. Beraz, entzule maiteak bertan ikusiko garelakoan, ondo izan eta jarraitu Arraio entzuten, FMko 99.3an!! Gora Arraio, redio!!!

brindis

Urteurreneko irratsaio berezia ZarataZarautzen

Arraio Irratiak 9 urte egiten dituela aprobetxatuz. Irratsaio berezia egingo dugu ZarataZarautz irratsaioan. Gaueko 21:00etan hasiko den saioan, urte hauetan gure irratsaiotik pasa diren lagun batzuk edukiko ditugu gurean. Disgalerna, Txaf, Tito… Ez ahaztu Arraio sintonizatzea bihar, gaueko 21:00etatik aurrera.

MAIATZAK_19_BEREZIA