Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2015

Martxoaren 8a, Kurdistandik

Kaixo ahuntzak!

kurdistan_emakumeen_mundu_martxa_5

Igande honetan ere saio bikaina izango dugu. Martxoaren 8a Kurdistanera begira igaroko dugu. Emakume kurduak ematen ari diren pausoak erreferente bihurtzen ari diren honetan, Samara Velte kazetariak emango digu  egiten ari diren aldaketen berri. Bertatik bertara ezagutu du borroka hori, eta berriki Euskal Herrira etorri diren emakume kurduekin egoteko aukera ere izan du.

Emakumeen Mundu Martxa Kurdistandik abiatu da aurten, eta aukera izango dugu hango berri jasotzeko ere.

Beti bezala, igandean 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! Ez galdu!

 

 

Eguzkia kalera, Rhinus kaiolara!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Gaurkoan gure kolaboratzaile Rhinus handiaren bixita izango dugu. Eguzkia ateratze den bakoitzean bere doinu gozoez gogoratzen gara, eta gaurkoan ere ez da gutxiagorako izango. Euskal herriko Komet Bernhard bezala ere ezagutua, musika elektronikoan eta batez ere festibaletan aditua dugu Liza handia. Gaurkoan, Session victim, Lauer edota Iron Galaxy-ren doinuak ekarriko dizgiku, galdu egingo duzu??? 20.00tan hasi eta 21.00rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

11026454_10205846002931278_1848164392_n

Gerard Brigden 6 nazioen kronika eta Mertxeri elkarrizketa

Kaixo entzule maiteok!

Aste honetan saio berezi bat izango duzue entzungai. Denbora da Gerard Brigden ahotsa ezin izan dugula entzun bere lan agendarengatik. Gaurkoan ordea gogo biziz izango dugu telefonoaren beste aldean errugbyko 6 nazioen kronika egiteko eta nola ez gure bihotzeko Redphaten berri emateko.

Ondoren Mertxeri deituko diogu, ZAEko emakuzkoen taldeko partaidea da bera. Ostiral honetan 2014ko zarauzko emakumezkoen talde onenaren saria jaso dute arraunlari hauek. Aurreko denboraldian lortutakoa eta aurten lortu nahi denaz jardungo gara berarekin.

Honez gain, playeroen kiniela egingo dugu, 11. jardunaldia ate joka dugulako. Zuek ere hau egiteko aukera izango duzue beti bezela gure aurpegiliburuan, posta elektronikoz (izerditan@arraio.net) edota guri zuzenean eskura emanda.

Saioa amaitzeko Australiara bidaiatuko dugu, Gold Coasten hasi baita Munduko surf txapelketako lehendabiziko froga. Hau dena entzungai izango duzue Arraio Irratian, FMko 99.3an!

lugerzubi