Press "Enter" to skip to content

Eskubaloia, plaieroak eta surfa biharko saioan

Kaixo entzule maiteok!

Biharko saioaren lehenengo zatian herriko taldeen emaitzen errepasoa egingo dugu aurrena. Futbolekoen berdinketak, saskibaloian mutilen garaipena eta nesken porrota aipatuko ditugu. Atal honetan ordea eskubaloiari eskainiko diogu denbora gehiago. Gizonezkoen lehendabiziko taldeko kapitaina elarrizketatuko dugu telefonoz.

Playeroetako jardunaldia dagoenez honi ere errepaso bat emango diogu. Igande eguerdian nesken ligako final erdien itzuliko eta mutilen final laurdenak jokatuko baitira. Kiniela egiteaz gain, nesken final erdietako protagonistaren bat elkarrizketatuko dugu.

Azkenik Queenslandera joko dugu bertan surfeko zirkuituko lehendabiziko froga bukatu baita. Emakumezkoetan aparteko ezustekorik ez da egon, gizonezkotan ordea brasildarren aroan sartu garela dirudi. Xehetasun gehiango bihar 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

images

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude