Podcast: Play in new window | Download
Kaixo entzule!
Biharko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Aurreko ez genituen errepasatu elkarrizketa interesgarriak izan genituelako. Biharkoan ordea herriko kirol nagusien errepasao egingo dugu.
Playeroen emaitzen errepasaoa ere egingo dugu. Igandean nesken final erdien joanekoa eta mutilen liga erregularreko azken partida jokatu bait ziren. Emaitzez gain gizonezkoen final laurdenak zeintzuk diren aipatuko ditugu.
Bestetik, larunbatean zarauzko bi lagunek egindako apustuaz arituko gara protagonista batekin. Pagoeta nork igo eta jeitsi lehenago zen egin beharreko lana.
Azkenik surfari eskeiniko diogu tartetxo bat aspaldiko partez. Gold Coasteko hondartzetan mundu mailako zirtkuituko lehendabiziko froga aurrera doa. Emakumezkoak jada final laurdenak jokatzeko prest daude eta gizonezkoak bigarrengo errondaren atarian. Bertan gertatutakoaren berri emango dizuegu, denbora badugu behintzat.
Be First to Comment