Press "Enter" to skip to content

Playeroak eta surfa biharko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo!

Eguraldi bikain honekin saio bikain bat prestatu dizuegu biharko. Lehendabizi herriko taldeen emaitzak emango ditugu ohitura dugun moduan. Aipatzekoa, futbolean mutilen lehen taldeak eskuratuta garaipena eta nesken porrota. Eskubaloiko mutilen lehendabiziko taldearen garaipen garrantzitsua ere aipatuko dugu.

Playeroei ere egingo diogu tarte bat nola ez, igandeko final erdiak aipatuko ditugu luze zabal. Kinielaren errepasoa sakona ere egingo dugu.

Saioa amaitzeko hondartza batetik bestera egingo dugu, Euskal Herritik Australiara. Margaret Riverren bihar hasiko maila goreneko zirkuituaren bigarren froga eta lehendabiziko errondaren berri emango dizuegu. Hau dena 20.00tatik aurrera FMko 99.3an, Arraio Irratian!
d3a447b7547b01baa195b1f7c9832773

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude