Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2014

Ezin Ahaztu! Noiz arte frankismoa?

Gaurkoan Rosa Garcia Lizarraga izango dugu entzungai. Lezon bizi den 90 urte dituen amoña, gerra zibilan izandako bizipenaz jardungo zaigu.

Entzutekoa izango da. Ilea puntan jartzekoa.

Eta bestetik, Fleurin borrokaldian aurkitzen den ekhiñe Eizagirre ere gogoan izango dugu, bere familiarren ahotik.

gerraAh! Ta hemendik aurrera, Zarauztik kanpo ere FM bitartez antzun ahal izango gara. OJo!

Hurrengo egunetan zehaztuko dugu noraino iristen diren Arraioko uhin libreak. Up Arraio!!

 

 

Gaur ez da Atalkarik izango

Lastima da, baina gaur gauean ez da Atalka saiorik izango Arraio irratian. Ez dira arazo teknikoak, teknikariaren arazoak baizik. Egunak 35 ordu izateko eskaera egin zuen, baina Batzar Nagusiek aho batez atzera bota zuten. Lege proposamen berria ari da prestatzen. Hemendik hilabetera izango duzue berri gehiago.

Ulertuko duzuelakoan…

Mila esker!

Rhinus handiaren house doinuak Kaiolatik saioan!!

Iepa kaixo, biharko Kaiolatik saioan Iker Lizarriturri-ren bixita izango deu. Urtero lez, udaberria eta eguzkia iristearekin batera, gure korresponsal ezagunenaren house doinuak ekarriko ditugu gela arroxera!!! Besteak beste, Yoko duo, John barera, Petrichor edota Sau Poler-en doinuekin gozatzeko aukera izango dugu!!! Polen-aren aurkako sendagai onena!!! UP THE KAIOLS!!

1510789_10202844719741074_44345800_n

Errugbya, Allepunta, Redphat eta hondartzako kirolak Izerditan blaien

Iepala!

Aste honetarako saio mardula prestatu dizuegu. Lehenengo zatian emaitzen errepasoa egingo dugu ohitura zaharra jarraituz. Hala ere tarte honetan Allepuntako eta Z.R.T.ko ordezkariekin hitz egiteko aukera izango dugu.

Honez gain Eskoziatik Gerard Bridgek Redpath Alvionen inguruko berri zuzena eskainiko digu.

Azkenik hondartza inguruko kiroletara egingo dugu salto. Igande goizean playeroen finalak izango direnez hauek sakon aztertu eta kiniela egingo dugu. Hondartzan jarraituko dugu, baina Australiakoan, Margaret Riverren aurrera baitoa Drug Aware froga gure ordezkaririk gabe.

Hau dena 20.00tatik aurrera FMko 99.3an izango duzue
entzungai!
faaae852b4093e12d65af0548eea309f