Iepa kaxo entzule maiteak!

Aurreko asteazkenean huts egin ostean saio bikaina prestatu dugu biharko.

Aspaldiko partez, Gerard Bridgeren deia izango dugu gure bihotzeko Redpath Alvion taldearen emaitzak errepasatuz.

Hondartzara egingo dugu salto egun batzuk jokatu ziren playerotako finalak eta beraien kinielak errepasatzeko. Ezusteko gutxi egon ziren azkenean final handian, protagonista baten hitzak ere zuzenean izango ditugu.

Australiako hondartzetara ere egingo dugu jauzi, bertan aurreko astean bukatu zen Margaret Riverren Drug Aware txapelketa eta jokoan da maila goreneko hirugarren froga Bells Beachen.

Hau guztia 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!
2d80cff051f31f31f68255e7374bf2e6

« »