Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2014

Te-Uhinak diska Salda Badagon

Kaixo entzule!

Gaurkoan Salda Badago irratsaioan Te-uhinak diska izan dugu entzungai. Brendan Donelly eta Beñat Fuentes musikariek Txinan egindako grabazioak ditu oinarri, bertako musikarien kantu herrikoiak. Hoiekin inspiratu eta kantuak sortu ere egin dituzte, eta hango musikarien kolaborazioekin grabatu. Guzti hori biltzen du diska berezi bezain eder honek, Te-Uhinak.

Hori gutxi ez eta Alan Lomax etnomusikologoak Zarautzen 1952an egindako grabaketa batzuk ere entzun ditugu. Azkenik, Peru eta Iturria bakarlariek Urretxuko Gaztetxean eskeini zuten kantaldia izan dugu gogoan, eta belarrian.

Gozatu!! To abesti-zerrenda.

Kaleak okupatuz, lortu arte!

Igande hontan, Urtarrilaren 26an, Alemaniara joango gara. Hamburgora, hain zuzen ere.

Aspaldidanik bertan bizi den Isa oreretarrarekin jardungo gara. Rota Flora zentru sozial okupatuaren defentsan izandako gertakizunen inguruan ariko gara hizketan.

Eta bestetik, aurten lehen aldiz, beste gure kolaboratzailearekin izanen gire. Txerra Bolinagarekin. Gasteizko Harresia hizpide, larunbata hontan 3000 baietz! ekimenaren baitan jardungo gara.

Galdu ezin duzuen beste irratsaio bat dudik barik. Igandean 21’tatik aurrera entzuten gara

rote

 

Garmen-en bixita biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, biharkoan ere luxuzko bixita izango deu gela arroxian. Beasaindik Garmen-en zuzeneko set-a izango deu!!! Goierritar gazte honek, 14 urterekin ikutu zuen lehenbizikoz nahasketa mahai bat, baña urte batzuk beranduago hasi zen serioxeago dj munduan. Gaur egun, gipuzkoako elektronika munduan bere lekutxoa du, eta melodiaz beteriko bere saioek harrera ederra dute.

GARMEN 2

Biharkoan, Deep, Indie-dance eta Techno doinuez zipriztinduko du Arraio-ko gela arroxa. Berak dioen bezala, doinu sakonak baina aldi berean azidoak!!!

Beraz badakizue, ez galdu biharko zita!!! 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

GARMEN

 

Ager Valderrey judokari elkarrizketa gaurko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo entzule maiteak!

Gaurkoan Ager Valderrey eta Manu Alfonso judokak izango ditugu gela arroxean. Zarauzko gazte hauen bidez judo mundua gehiago ezagutzeko aukera izango dugu. Agerrek emaitza onak lortzen ditu bere judo klubarekin, Lizardi Judo Klubarekin eta txapelketen inguruko berri emango digu. Aukera ezin hobea kirol honen inguruan dauden ezjakintasunak uxatzeko.

Honez gain herriko taldeen emaitzei eta playeroei tarte bat egingo diegu. Beraz badakizue 20.00tatik aurrera sintonizatu FMko 99.3a!

argazki200.php