Datorren ostiralean, Otsailaren 7an, kontzertu akustiko itzel bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Mor More hirukote Zarauztarren disko aurkezpena aitzaki hartuta, Mor More bera, Arrutiko Intxaurrak Zarauztarra eta Kasernarat taldeko abeslaria den Eneritz Furyak edukiko ditugu zuzenean. Kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da eta 3 euro balioko ditu. Eta dena ongi badoa, Arraio Irratiko uhin libreetatik ere emitituko dugu.

kartela feisbuk

« »