Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2013

Errugbya, krosa, playeroak eta surfa aste honetako Izerditan blai saioan

Kaixo entzule!

Asteazken honetarako ere saio ederra prestatu dizuegu. Lehendabizi herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu, errugbyari tarte berezia eskainiaz Txufori esker.

Honetaz gain kros mistoari tarte bat eskeiniko diogu. Pasa den igandean korrikalari andana ibili bait zen zarauzko kaleetan froga honen aitzakian.

Playeroek ere izan zuten jardunaldi berri bat eta hau ere ezingo dugu aipatu gabe utzi, gainera berriz kiniela egitea tokatzen baita.

Azkenik surf kontuak ere aipatu beharko ditugu, Hawaii aldean Aritzek eta Hodeiek egin dutena errepasatuko dugu.

Ez hutsik egin asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian egongo baikara!!