Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: iraila 2013

Zinema Itsua ZINEMALDIAN

Gabon guztioi!
Hilabeteko etenaldiaren ondoren hemen da berriz ere Zinema Itsua. Gaurkoan ospakizun eguna da, Donostiako Zinemaldiko prentsa akreditazioak gurekin baititugu. Eta hau ospatzeko zinemaldiari errepaso bat emango diogu, honen nondik norakoak zuei azalduz. Hau guztia Arraio Irratian, FMko 99.3an gaueko 21:30tik aurrera.

P1140074

Thelma & Louise

Bihar hasiko Kaiolatik saioaren denboraldi berria!!!!

Iepa kaixo, Kaiolatiken historiako opor luzeenen ostean, bueltan da musika elektronikoa Arraio Irratian!!! Merezitako atsedenaldi hau eta gero, indarberrituta gatoz, Zarautz eta inguruetako eszena elektronikoari bere tartea eskeintzeko asmoz!!!

IMG_0431

Kurtsoari hasiera emateko, Elektropeña-ren azkenengo harribitxiak entzungo ditugu. Uda honetan handik eta hemendik jarritako abesti ederrenak biltzen saiatu nahiz, kurtsoa bikain hasteko!!!

Esate baterako, gurean izango ditugu Dixon, George fitzgerald, Demarzo edota Hot since 82!!! Sekulako saioa izango da lagunok!!! Beti bezela, arratsaldeko 8tatik 9ta Arraio Irratian!!!

UP THE KAIOLS!!!

Noise & Seitan bilduma ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Noise & Seitan CD bildumaren inguruan joango da. Madrilgo COKO etxe okupatuan kontzertuak antolatzen ibiltzen diren lagun batzuek ateratako bilduma honi errepasoa egingo diogu, protagonistekin zuzenean hitzeginez eta nola ez, bertako abesti batzuk jarriz. Honez gain, beti bezala, inguruko agendari errepasoa egingo diogu, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetatik edo internet bidez.

irailak_17

Astearteko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN. Eta gogoratu aste osorako lehiaketa dugula antolatua, hau da galdera:

Zein izan zen Madrilgo okupa mitikoenetako bat:

1. Cine Princesa
2. Minuesa
3. CSOA La Alpujarra

Badatozzz ahuntzak

Kaixooo! 2 hilabete t’erdi ta gero izugarrizko eztul jarioz datoz Jardi, Sozi, Malin eta edonato Arraioko egoitza nagusira, arroxara alegia.

Beste denboraldi “berri” bati ekiteko prest, gaurkoan Herrialde Katalanetara joko dugu CUP eko sekretaritza nazionaleko kide den Luis Salesekin elkarrizketatxo bat egin asmoz. Diada, aste hontako giza katea, etorkizuna,… kontu dexente izanen ditugu solasteko.

Eta bestetik, Stop Fracking! eko kidea den Azaitz Unanuerekin izango gara azkenaldi hontan izan diren berrien inguruan jarduteko.

Noski, ez dira faltako ahuntz todologoen arteko eztabaidak.

ahuntz

Eta badakizue, edonon zaudetela, gurekin parte hartzeko aukera duzuela. Adiorik ez, 21rak arte baizik!!