Udako atsedenaldiaren ostean, Atalka saioak gaur ekingo dio denboraldi berriari. Eta uda bukatu denaren penarekin dagoenarentzat, nobedadez betetako saioa izango dugu gaur.

Udazken honetan euskal taldeak dagoeneko aurreratzen hasiak diren kantuekin osatuko dugu gaurko Atalka. Zenbait kaleratu berriak, beste batzuk oraindik ere labean ontzen ari direnak eta Arraio irratian lehenengoz eta esklusiban entzun ahal izango ditugunak.

Badakizue lagunak, 22.00etatik 23.00etara, sintonizatu Arraio irratia!!!
——————————————————————————-
Hemen daukazue osteguneko saioa entzungai.

« »