Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2013

Igande hontan ERNAI izan beharko!

Aupa zuek!

Jaio berri den Ernai, EHko gazte erakundea, izango dugu hizpide aste hontan. Hortarako gela arroxera gonbidatu ditugu Garazi eta Hodei. Kapaz izango ote dira ahuntzen galdeketari aurre egiteko??

Eta noski, zoritxarrez, beste dei bat egingo dugu Azpeitia aldera Corrugados Azpeitiako delegatua den Kanporekin elkarrizketa bat egin asmoz.

Badakizue, igandero 21tatik aurrera… 99.3an.

ernai

Txufo “The Basque” eta surfa izerditan blaien

Apa kaxo!

Aste honetan bai, aste honetan Txufo “The Basque” izango dugu gela arroxean rugby taldearen fase erregula aztertzen. Lehengo postuan amaitu dute eta honek beste behin igoera fasea jokatzeko txartela ematen die. Honez gain herriko taldeen emaitzak ez ditugu ahaztuko, oraingoan ere emaitza gazi gozoak izan ditugu.
Jon Gurrea. Zarauz. Mikel Fraile.

Elkarrizketa amaitu ostean Australiara joko dugu Margaret River-en Drug Aware txapelketa jokoan baita. Gure ordezkariek oraindik parte hartu ez duten arren bertan gertatu denaren berri emango dizuegu. Beraz ez galdu Arraio Irratiko kirol saio onena!