Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2013

Itsaso debekatuaken atzoko saioa entzungai

Kaixo entzule maiteok!

Jada entzungai duzue atzo Itsaso debekatuk irratsaioan egin genuen saio. Jorratutako gai nagusia aurreko Eleak mugimenduak larunbatean, hilak 19, Donostian egin zen manifestazioa izan zen, baita bertan eman zen Anza, Linazasoro eta Lujanbioren atxiloketa ere.

Honez gain beste albiste batzuen berri ere eman genuenez gure saioa entzutera gonbidatzen zaituztegu, on egin!

Ongi etorri Jardi!!

Iepele!!

Aurten, eta hilabete baten ostean, Jardinero izanen dugu gela arroxean bere ahots xarmant eta goxoarekin.

Lehengo urtean esan bezala, adinekoekin elkarlanean, hilabetean behin hauen esanak izango ditugu entzungai

Alegia, igande hontan izango dugu aukera beste behin ere, Soziren eskutik, adinekoak zer pentsatzen duen jakiteko.

Hala ere, beste kontu batzuk ere izango ditugu, lehengo astean saiatu arren baina lortu ez, Corrugados Azpeitiko enpresako LABeko kide den Kanpoxekin izango gara azken berrietaz iharduteko.

Eta beno, azkenean, ALeLuYa!! Kuña berriaren aurkezpena ere izango degu.

Eta beste kontu asko, noski!!

Hau dena, igande hontan 21tatik aurrera Arraio irratian.

Ez ditzagun baztertu! Elkarri erakutsiz, ikasiz!

Hemen duzue entzungai grabazioa

 

Gaurkoan Elektropeña-ren txanda!!!

Iepa kaixo, azken astetako luxuzko gonbidatuak eta gero, gaur nire txanda izango da kaiolan. 2012 bukaerako doinuez gain, 2013 urteko lehenbiziko argitaralpenak  ere entzungo ditugu gaurkoan. Esate baterako Jamie Jones handiaren Change EP berriko doinuak ,  Jimmy Edgar-en berriena, Betoko, Maya Jane Coles  edota Pan-Pot. Debekatua galtzea lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=BfZv2gNc31s[/youtube]