Iepa kaixo!!!

Lehengo ostegunean abiatu genuen Atalka saioaren denboraldi berria eta gaur bigarren atala izango dugu, Intxaur Saltsa, hain zuzen. Bigarren atal honetan kultura inguruko proiektu eta mugimendu ezberdinak ezagutuko ditugu. Gaurkoan Saioa Cabañas “Gauilunak” argazkilariarekin hitz egingo dugu. Berak abiatu zuen Emarock elkartea ( http://www.emarock.com/ ), Euskal Herrian dauden emakume musikariak ezagutzera emateko eta gainerakoak eszenatokietara salto egitera animatzeko.

Hileroko proposamena ere izango dugu Oihana Leundaren eskutik eta astebururako planak ere proposatuko dizkizuegu.

Hori guztia 21.00etatik 22.00etara, Arraio Irratian!!!

« »