Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2012

Gaur ere eztulka aritzeko gogoz!!

Kaixoooo! Gaurkoan ere elkarrizketa ugari izango ditugu gurean.
Alde batetik, lehengo astean aurreratu bezala “Las comunidades sin estado en las montañas vascas” aurkeztu berri den egiletako batekin izango gara, Itziar Madinarekin hain zuzen ere.
Eta bestetik, Sare antifaxistako kide batekin izango gara,beraien historia, helburu eta egitasmoez luze ta zabal jarduteko asmoz.
Noski, Jardinero, Edonato eta Soziren artean elkarrizketak ez dira faltako.
Malintxe berriz, Madeira irletan erreportai gastronomiko bat egiten ari denez ez da gurean izango. Baina lasai, datorren igandean bertan izango dugu.
Ale ba, hoixe gaurkoan.

Adiori ez, geroarte baizik
Grabaketa entzuteko klikatu beheko poadcastean

Gaur ez dugu Itsaso debekatuak saiorik

Kaixo entzule maiteak,

Asko sentitzen dugun arren gaurkoan ezingo dugu prestatuta genuen saioa zuei eskeini. Txikiren inguruko monografikoa prestatu genuen gaurkorako bere senideei eginiko elkarrizketa batean.

Soinu kalitatea kaxkarra denez gaurko saioa bertan behera utziko dugu. Hau hobetzeko asmoz Arraio Irratiko soinu teknikariarekin lanean gabiltza. Gaurko amaituko ez ditugunez lan hauek datorren astelehenean eskainiko dizuegu elkarrizketa hau.

Biziki sentitzen dugu gaur kale egitea baina iruditzen zaigu elkarrizketa honek ongi entzutea merezi duela, barkatu eragozpenak eta ez ahaztu urriaren 15ean etorriko garela, ondo izan.

ZarataZarautz berezia aste honetan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa berezia izango da. Ez gonbidaturen bat edukiko dugulako, betiko hirukotea egongo gara eta bertan, jarriko dugun musikagaitik baizik. Hardcore edo Punkarekin zerikusia ez duten abestiak jarriko ditugu Urriaren 9an, gure alde arroxa airereratuko dugu ordu eta erdi luzez Arraio Irratiko uhin libreetan.

Txikiren inguruko monografikoa Itsaso debekatuak saioan

Kaixo lagunok,
aurreko astean agindu bezala gaurkoan Txikiren inguruko monografikoa prestatu dugu. Bere familiakoekin jardun gara berriketan sukalde giroan, elkarrizketa interesgarri eta mamitsu bat osatuz.

Gogoratu nahi dizuegu gaurko saoia grabaturik dagoela eta ezin izango dela zuzenean parte hartu. Hala ere zuen aportazioak ongi etorriak izango dira Arraio Irratiaren facebookean.

Besterik gabe goza dezazuela gaurko saioaz, benetan interesgarria izango baita, 20:00tatik aurrera FMko 99.3an edo arraio.net-en

Ongi izan

ZIRRIMARRAK BUELTAN DA!

UUOOO  OOOO… BAZEN GARAIA!

Udako etenaldiaren ondoren, bueltan da Zirrimarrak irratsaioa! Iaz Arraio Irratiko kultur irratsaio berria estreinatuta, aurten ere gogo biziz gatoz uhinetara. Hamaika pertsonaia, proiektu eta ekimen izan genituen aurreko denboraldian, eta aurten ere hala izatea nahi genuke. Euskara ardatz hartuta, kultura modu zabalean lantzen jarraitzeko.

Asteko albisteak, artikulu interesgarriak, elkarrizketak… topatuko dituzue aurten ere gurean, baina horrez gain, BERRIKUNTZA batzuk ere prestatu ditugu denboraldi honetarako. Hasteko, lehiaketa berritu dugu, eta gainera, lau kolaboratzaile izango ditugu, zineaz, musikaz, literaturaz eta filosofiaz gehiago ikasteko. Horietako bakoitzak bere arloko gogoeta, gomendio, irakurketa edo dena delakoaren berri emango digu, astero astero, txandaka. Zirrimarrak-eko ahots berriak ezagutu nahi? Ez galdu lehen irratsaioa! Aurrerantzean astero bezala, asteazkenetan gaueko hamarretan!