Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abuztua 2012

Gaurkoan bai, Kaiolatik Post Monegros 2012!!!

Iepa kaixo!!! Beno, lehengo astean ezin baina gaurkoan Monegros Desert Festival 2012 laburtuko dugu Kaiolatik saioan. Bertan entzun genuen onena bildu dugu eta saio bikain bat prestatu dugu!!! Berotzeko, hemen duzue jaialdiaren aurtengo Aftemovie-a, sekulakoa:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=IvQanV8Ki5o&feature=player_embedded#![/youtube]

Highway 9: Zuzeneko musika Arraio Irratiari agur esateko

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=wM0IDLAntVM[/youtube]

Iritsi da eguna. Hiru denboraldiren ostean, Highway 9 saioak agur esango dio Arraio Irratiari. Zarauzko irrati librean egin dugun ibilbidea biharko saioan amaituko dugu, eta ordu ezinhobea prestatu dugu horretarako. Eli Huegun bakarlari gazteak zuzenekoa eskainiko digu saio osoan zehar, eta gitarra lagun, H9-n entzungai izan diren hainbat abesti moldatuko ditu. Gipuzkoako Kantu Txapelketako finalista izandakoa da Huegun, eta bere ahotsa hainbat musika proiekturi eskaini die. The Beatles, Michael Jackson eta bestelako izar handien abestiak bere egingo ditu azken saioan.

Ez galdu Highway 9-ren azken saioa. Sorpresaz bete gatoz ahaztezinak izan diren hiru urte hauei agur esateko!
Bihar, 20:00tan, Arraio Irratian.

Richard eduki genuen berriro ZarataZarautzen

Tarinen itxierak bi gauza on ekarri dizkigu herrira. Bata Josuk Athleticen partiduak lasai ikusi ahal dituela da eta bigarrena, ZarataZarautz irratsaioan Richard ekartzeko aukera dugula. Eta atzokoan hala izan zen, ia bi orduz gurekin eduki bait genuen.

Musika asko jartzeko paradarik ez genuen izan baina Eizen taldearen EP bat ekarri zigun eta diska honek duen istoria bitxia ere kontatu zigun berak.

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.