Urtarrialen 11ean urtebete izango da gure irratikea den I Jauna atxilotu zutela. Horregatik, Arraio Irratiko lagunok saio berezi bat egingo dugu Zarauzko Musika Plazatik zuzen zuzenean arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Arraioko hainbat irratsaio egongo gara bi ordu luzez berari eskeiniko diogun saioan. ZarataZarautz, Atalka, Izerditan Blai, Kaiolatik, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula… Saioa egiten dugun bitartean ere bideo proiekzio bat egongo da, Albocassergo espetxera I Jauna bisitatzera joandako lagunen irudiekin

Honez gain, saio hau FMko 99.3aren bitartez edo internet bidez ere entzun ahalko duzue. Zuen etxe, taberna zulo edo irrati libreetan jartzeko.

Testu bat ere idatzi diogu irratiko lagunek. Irrakurri nahi baduzue, HEMEN klik egin besterik ez duzue.

Eta amaitzeko, egun honetarako egin dugun kuña ere entzungai duzue podcastean:

« »