Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2011

Indonesiako irletara guaz!!

Astelenon!!

Hemen gea Bitakorakuak bueltan, lengo astian Martuteneako bidaia in ostian. Gaurkuan urrutira guaz, Saioan eskutik Hong-Kong eta Indonesiako txokuak bixitatxeko aukera izango deu! Beti bezela, betzitatik aurrea, piztu irratia, sintonizau arraio eta bidaiatu gurekin!!

Udal hauteskundeen jarraipena entzun ahalko da Arraion

Maiatzaren 22an, igandean, Udal hauteskundeen jarraipena entzun ahalko da Arraio Irratian. Hala Bedi irratiarekin konexio berezia egingo dugu arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan herriz herriko errepasoa egingo dute irratsaio berezi batean.

Hala ere, gaueko 21:00etatik aurrera Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kideak ere izango ditugu eta beraiek ere Zarauzko hauteskundeen inguruan hausnartuko dute.

Bihar Kaiolatik berezia!!! 120 min non stop!!!

Kaixo lagunok, Arraiok 5 urte egin dituen hontan, geuk ere era batera edo bestera ospatu nahi dugu, eta saio berezi bat prestatu dugu honetarako. Biharko saioan, 5 urte hauetan elektronikak izandako eboluzioa aztertuko dugu. Estilo ezberdinak, izen esanguratsuak, tatuaturik ditugun abestiak…

Alegia, kaiolatiken ibilbidean gelditu txiki bat egin eta atzera begiratuko dugu, nondik gatozen jakiteko. Elektropeña, Lizarriturri eta gonbidatu bereziren bat ere bertan izango gara 2 orduz jarraian, 8retan hasi eta 10ak arte. Gonbidatuta zaude biharko bidaiara!!! UP THE KAIOLS!!!