Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2011

Labi eta Xaporra elkartasun taldearen prentsaurrekoa entzungai duzue

Eskuz esku taldeak, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean emandako prentsaurrekoa entzungai duzue iada. Bertan, Labi eta Xaporraz gain, beraien abokatuak diren Mikel Elortza eta Ainhoa Baglieto izan ziren hizketan beraien gaur egungo egoerari buruz eta epaiaren nondik norakoez hitzegiten. Honez gain, Eskuz-eskuko kide batek, lan talde osoaren balorazio txikia egin du.

Prentsaurrekoa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Lehena, .ogg formatuan dago eta bigarrena berriz .wav formatuan:

Puerto Ricoko musika mugimendua ZarataZarautzen

Beste astearte zaratatsu bikain bat dugu prestatua aste honetarako ere. Otsailaren 22ko ZarataZarautz irratsaioan, Puerto Ricoko hardcore mugimenduaz mintzatuko gara gonbidatu berezi batekin, Felixekin alegia. Ordu eta erdi luzez, bertako talde mitikoez eta azken nobedadeez hitzegingo dugu.

Gogoratu, zita zaratatsu bat duzuela, astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera, Putzuzulo Gaztetxean antolatu diren Memoria Historikoaren inguruko hitzaldiaren ondoren. Eta gogoratu, Zarautzen ez bazaudete internet bidez entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.

Memoria Historikoaren inguruko hitzaldiak Arraion

Memoria HIstorikoaren inguruko jardunaldiak burutuko dira Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Otsailaren 21etik Martxoaren 19ra eta hitzaldi guztiak Zarauzko Arraio irratiak zuzenean emitituko (bai FM zein internetez) ditu eta bere webgunean ere eskegiko dira. Ondorengo lerroetan duzue, bertan egongo diren hitzaldiak:

Otsailak 21, astelehena, 19:00tan:

“Getariaren Sustrai ekimena“-ko kideak diren Idoia Arrieta eta Jon Irigoienen hitzaldia eta “Zarauzko Memoria Historikoa” Jon Benitoren eskutik

Otsailak 22, asteartea, 19:00tan:

Iñaki Gil de San Vicenteren eskutik “Memoria Historica”

Otsailak 23, asteazkena, 19:00tan:

Euskal Herriko egiaren batzordearen
inguruan Antton Gomez eta Gotzon Garmendiaren hitzaldia

Martxoak 19, larunbata, 17:30etan:

Jesus de Cos Borbolla Maquis-eko kidea , “Ni bandidos, ni vencidos. La Guerrilla antifranquista en Cantabria“ren inguruan.

Terangaren herrialdera, Senegalera!

Ieup!

Nanga def? Mangi fi rek! Gaurkuan Senegal aldera goaz, bertako hiriburua ezagutuko dugu eta ondoren Casamance herrialdera joango gara bertako usai, musika eta erritmo ezberdinaz gozatzeko asmoz. Espero dugu gurekin bidaiatuko dezuela eta besterik gabe, gero arte!!