Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2010

Hemen gara berriz ere!!

Apa kaxo! Hemen gara berriz ere, aurreko astean huts egin genuen gure laburmetraia luzatu egin zelako. Gaurkoan aitzakiarik gabe itzuliko gara asteazkenero bezala zuei saio eder bat eskaintzera.
Aurreko astean izpide izan genituen gaiei helduko diegu gaurkoan ere, futbolean neskek amaitu dute liga eta gizonezkoak 3. mailara igoera lortzear daude. Eskubaloian 2. territoralekoek ere liga amiatu dute, baita saskibaloiko emakumeak ere.

Hauez gain surfean zarautzen asteburuan izan den Gipuzkoako txapelketa aipatuko dugu. Baita Hondartzako futboleko, hau da, Playerotako fidantzak itzultzeko epea ireki dela, honetarako ordutegi hauxe duzue astelehenetik ostegunera 10:00etaik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, ostiraletan berriz 08:30etatik 14:00etakoa.

Azkenik antolatzen gabiltzan I. Emayon/k lori esku pilota txapelketa aurkeztuko dizuegu. Badakizue saio mamitsu honetaz gozatu nahi izan ezkero ez hutsik egin 20.00tatik aurrera!