Apa kaxo!

Hemen gara berrize ere zuei beste saio bat eskintzeko intentzioz. Aurreko astean azkenean ez zen mahainburuik izan elurraren ondorioz hitzlairan etorri ezin izan zuelako. Gaur Jardunaldi Independentisten baitan 19.00tatik aurrera Gazte Herria-ren Aurkezpena (Aste Santuko ekimena) izango duzue gure irratian ta gu beti bezala 20.00tan sartuko gara.

Gaurkoan makina bat kontu ditugu zuentzat, asteburuan izandako emaitzak aipatuko ditugu betikolez. Baina gaurkoan hondartzako futbolari eskeiniko diogu tarte berezi bat, asteburu honetan bi jardunaldi daude, ziklogenesigatik atzeratu zena eta final laurdenetakoak. Gainea aste honetan Itxas Lur taldea lehiaketatik egotzia izan denez honek sailkapenean zer eragin izan duen aztertuko dugu. Hondartzarekin jarraituz uretan sartu irten bat egingo dugu Australiako mendebaldean hasi baita Drug Aware txapelketa, WQSko 6 izar Prime dituen hain zuzen, bertan surflari euskaldunek zer egin duten jakingo dugu.

Beraz badakizue zer egin gaur 20.00tatik aurrera zuen kirol irratsaio gogokoena entzun!!

« »