Press "Enter" to skip to content

Zatozte gaur gaueko Arraio Festera!!!

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxearen urteurrena amaitzen ari da eta Arraio irratiari iritsi zaio bere gaua. Gaur, ostirala, Azaroaren 20an, Arraio Fest jaiaz gozatzeko aukera izango duzue Putzuzulo Gaztetxeko gela handian.

Bertan, gaur egun irratia osatzen dugun pertsona guztiak egongo gara mikro aurrean kontu kontari. Honez gain, gonbidatu bereziak ere izango ditugu. Hala nola, Txomo Bayo, Gorroto Etxaniz, Muno… Zuzeneko emanaldiren bat ere izango da eta jendearengana hurbilduko gara beraien parte hartzea bultzatzeko.

Ezin baduzue Gaztetxera azaldu, lasai, irratitik zuzenean ere emitituko dugu eta. Beraz, gaur gauean, 22:00etatik aurrera Putzuzulon ikusi nahi zaituztegu.

arraiofest.jpg

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude