Press "Enter" to skip to content

SURFa eta SQUASHa MINTZAGAI IZERDITAN BLAIen

Iepa kaxo!

Gaur, asteazkenero bezala herriko taldeen emaitzak aipatugo ditugu, alde batetik aspaldiko partez areto futboleko taldean jasandako porrota eta Leihoak Zarautzek erdietsitako 9. garaipena erreskadan eta besteik Errenterian eskubaloi taldeak azken unean lortutako garaipen ikaragarria.

Honetaz gain gaurkoan Hawai aldera joko dugu bertan Koroa Hirukoitzaren 1. froga bukatu eta 2. hastear baitago. Gure ordezkarien egin dutenaren berri emango dugu, baita urrengo saioan noren aurka lehiatuko diren ere. Gainera herrian jokatu berri den Squash txapelketa azkarra eta laster jokatuko den ligarako baliagarria izango den txapelketa aipatuko ditugu.

Azkenik igandean izan zen emakumezkoen hondartzeko futbolaren jardunaldia errepasatuko dugu. Ahaztu gabe Jokin Argote pilotariak lortutako garaipen handia bigarren mailako lau terdiko txapelketan.

Hau dena ta gehiago beti bezala 20.00tatik aurrera herriko Irrati Liber bakarrean Arraion Irratian!!

2 Comments

  1. gaur e entzun diat sayua ta gustoa, bn gaztiak gauza bat: nik jolastu tetrisea iteyat eta jokatu ohoria edo zerbait inportantia. Nolatan jolastu daiteke kirolera?
    Gutxi bñ maite zaituztet

  2. izerditan blai izerditan blai

    Jokatu edo jolastu… terminoak askotan nastutzen ditugun arren, guk beti elastiko berdinarekin jolasten dugu Arrioren elasteikoarekin, ez beste batzuk bezela, merke salduta euskadi gaztera jotzen dutela…. Hori zer da arraiokideekin jolastea edo jokatzea?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude