Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2009

ZarataZarautz berri baterako prest?

Urriaren 6ko ZarataZarautz saioan, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean, Moganbon, Oñatin eta inguruan izan diren kontzertuei errepasoa emateaz gain, aste honetan dauden kontzertuak ere komentatuko ditugu.

Honez gain, nobedade berriak ekarriko dizkigute B Jaunak eta Lagun Izoztuak. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

arraio4.jpg

Abian da II. “Emayon/k lori” pala txapelketa

Ostegunean egin zen txapelketaren aurkezpena Putzuzulo gaztetxean. Aurtengo edizioan 40 bikotek eman dute izena (iazkoaren bikoitza) Putzuzuloren 4. urteurrenaren baitan Arraio irratiko Izerditan blai irratsaioak antolatutako ekintza honetan.
Partaideen kopurua ikusirik 8 talde egin dira 5 bikotez osaturik, hauek beraien artean ligaxka bat jokatuko dute. Talde bakoitzeko aurreneko biek liga jokatuko dute final zortzirenetatik hasita, 3. eta 4. postuan geratu direnak aldiz kopa, azken bikotea kanporatua izango da. Kuadroak osatuta daude aurkarien segapotoko zenbakiak ere jarrita daude gaztetxe bertan, gogoratu partidak 25 tantura direla. Ligaxkako partidak urriaren 19a baino lehen jolastu behar dira, urriak 20an, asteartea arratzaldeko 19.00tan bigarren fasearen aurkezpena egingo baita Putzuzulon. Finala urriaren 31an jokatuko da Manuelako frontoian eguerdiko 12.00etan Putzuzuloren 4. urteurreneko herri bazkaria baino lehen.

Bertze ortziral elektroniko bat

Apa jaxo!

Emen geala berriz eeeeeee!!! Bueno ba, udazkenakin batea programaziyo berriya ta nola ez, ba bertan izangi deu Kaiolatik, betiko lez, zuen gorputzei deskarga elektrikoak emanez. Gaurkoan ere saio bikaiña izango deu, besteak beste Audio soul project, Guy gerber edota Stephan hinz bezalako jendea izango dugu bixitan. Eta orain dela bi asteko Kaiolatik ilun hura ere gogoratuko dugu. Bukatzeko aldiz, beti bezala klasiko eder bat aterako dut Doraemonen poltsatik. Beraz ezta okurriture saiua galtzia. Besteik gabe, igande goizian programaziyuakin kalea ateako gea asike ea ba ikustegean, Aupa Arraio dedio!!!

Arraio irratiak Udazkeneko Programazioa aurkeztuko du

Zarauzko Arraio Irrati libreak, Udazkenerako prestatu duen Programazioa aurkeztuko du Urriaren 4an, igandean. Goizeko 11:00etatik aurrera, irratsaio berezi bat burutuko da programazio berriaren nondik norakoak esplikatuz eta kalera ere irtengo dira herritarrei propramazioa banatuz.

Honela, 9 irratsaio propio izango ditu Arraio udazken honetan, guztiak euskara hutsean. FM-ko 99.3ra pasa ziren egunetik diarduten klasikoez gain, Highway 9 musika saioa eta Brainstorming, arte eszenikoen eta antzerkiaren inguruko saioa entzuteko aukera izango da. Honez gain, Bitacora Kaiera, bidaien inguruko saioa, Izerditan Blai, kirol saioa 4 Katu eta Ahuntzaren gauerdiko eztula magazinak ere entzun ahalko dira, baita Amatista emakumeen tartea, Kaiolatik, musika elektronikoaren tartea eta belarriak zulatzen dituen ZarataZarautz saioa ere.

Irratsaio propioez gain, Info 7ko informatiboak entzun ahalko dira orduro, baita Kale Gorrian eta 5etako Diligentzia irratsaioak entzun ahalko dira astelehenetik ostiralera. Hala Bedi irratiko Suelta la Olla saioa ere entzungai egongo da goizero. Gainontzeko programazio guztia, Tas-Tas, Bilboko irrati libreko eta Tolosaldeko Txolarre irratiko irratsaioek osatuko dute.

arraio1.jpg