Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: iraila 2009

Decapante eta Kamorrah taldeen kontzertua Putzuzulon

Irailaren 24an, ostegunean eta ZarataZarautzen eskutik, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Arratsaldeko 20:26etatik aurrera, Decapante eta Kamorrah taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue.

Decapante Madrildarrak, noise-punk tekniko experimentala lantzen dute, oso urrutira bidaiatzeko.

Kamorrah talde donostiarrean berriz, farandula zaratatsuko jende ospetsua ikusi ahalko dugu. Rambo Batasuna, Rafa Kobory, Azofra Freaknation… grindcorea egiten noski!!

Aste barruan izanik, kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar du. Beraz, norbaitek bi talde hauek ikusteko interesa badu, puntual etortzea eskertuko genuke.

kamorrah.jpg

Kaiolatik iluna gaurkoan

Apa kaxo!!!

Eguraldi iluna gaurkoan, eta gaurko irratsaioa ere hortik bideratuko dut. Elektronika iluna gaurkoan entzungai. Besteak beste, gurean izango ditugu Huntemann, Extrawelt edota Ricardo Tobar. Iluntasunaren malabarista hauek seguru sekulako ordubete elektronikoa osatzen digutela. Beraz badakizue, musika ilunaren mailtaleok, ongi etorri kaiolatik-era.

UP THE KAIOLS!!!

Jokatu ezazue paletan Izerditan Blai irratsaioarekin!!

Aurten ere Izerditan blai irratsaioak Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenean ekitaldi bat antolatu du. II. “Emayon/k Lori” pala txapelketa hain zuzen.

Binakako pala txapelketa hau urriaren 1etik 31era jokatuko da eta partidak 25 tantura izango dira.

Izen ematea irailak 30a baino lehen egin behar da TARIN, ARRANO, EGUZKI edo GAZTETXEAN bertan, bikoteko 10 eeuuro ordaindu behar dira.

Txapelketaren aurkezpena urriak 1ean 19.00tan egingo da Putzuzulo Gaztetxean, bikoteko partaide bat agertzea beharrezkoa da.

Finalistentzat garaikurrak ta urriak 31ean egingo den herri bazkarirako txartelak egongo dira.

Beraz badakizua hasi entrenatzen ta palak astintzen!

ZarataZarauzkoak oporralditik bueltan gara

Udako oporraldien ondoren, Arraio irratian burutzen dugu astearteroko saioa bueltan da. Gaurkoan gainera, ikasketa kontuengatik urrun joan behar zaigun lagun batekin egingo dugu irratsaioa.

mattinkanpora1.jpg

Irailaren 15eko saioan, Diskoiraa taldeko Mattingunekin ibiliko gara zuen belarriak berotzen. ZarataZarauzko kolaboratzaile eta entzuleak, aste hontan bertan utziko digu eta guk gure despedida partikularra egingo diogu. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.