Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratiak udako programazioa martxan jarri du

Martxan da iada Arraio irratiko udako programazioa. Uztaila, Abuztua eta Iraila bitartean, oporraldi txiki bat hartuko dute irratian ibiltzen diren lagun gehienek.

arraio3.jpg

Honen ondorioz, irratsaio batzuk ez dira Irailerarte itzuliko. Betiko ordutegiarekin jarraituko dutenak, ZarataZarautzko kideak izango dira (asteartetan 21:30etatik 23:00etara). Kaiolatik irratsaioko lagunek, Uztaila osoan zehar egingo dute irratsaioa (ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara), Abuztuan jai egingo dutelarik. Honez gain, Izerditan Blai irratsaioak, gure herrian izango diren kirol ikuskizunen inguruan irratsaio bereziak burutuko ditu. Hala nola, Zarauzko estropadak, Frantziako Tourreko etaparen bat, Zaporra pilota txapelketako jarraipenak eta abar luze bat egingo dituzte. Amaitzeko, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioak ere emanaldi bereziak egingo ditu udako 3 hilabeteetan zehar. Irratsaio hauek, gure webgunearen bidez informatuko dugu.

Beste irratiei dagokienez, uda osoan zehar Info 7 irratiko albistegia entzun ahal izango da aurreko programazioetan bezala. Honez gain, irrati berbereko Kale Gorrian irratsaioa, astelehenetik ostiralera emititzen jarraituko du, goizeko 08:00etatik 09:00etara. Gainontzeko programazio ordu guztiak, musikaz alaituak izango dira.

Datorren programazioaren aurkezpena, Irailaren 22an egingo da. Bertan, Udazken osoan zehar emitituko den programazioa aurkeztuko da. Honen harira, edonork Arraio irratian parte hartu nahiko balu edota irratsaioren bat egin nahiko balu, gurekin kontaktuan jartzera gonbidatzen dugu arraio@arraio.net edota zaratazarautz@arraio.net helbidetara idatziz.

Guzti honez gain, gogoratu uda osan zehar bai ZarataZarautz eta baita Arraio Blueseko lagunek kontzertu ezberdinak antolatu dituztela Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Arraio irratiko webgunearen bidez informatuko dugu guzti honetaz.

One Comment

  1. human_rights human_rights

    Izugarri eskertuko genuke mezu hau zabalduko bazenute.

    Honez gain, uda pasatzean norbaitek irratsaioren bat nahi badu egin edo Arraio irratiaren parte izan nahi badu idatz gaitzala.

Utzi erantzuna human_rights(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude