Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2009

Arraioenea 2009az dekoraturik

Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata indarberriturik gatoz urte berri honetara. Opor luuze eta tripazaleen ostean 2009an egin asmo dugunaz arituko gara musika eta hitza amorrazioz konbinatzen. Eskertuko dute zuen belarri ertzek ordubeteko sesioa, ze gaur arituko gara 2009az, eta 2009a inoizko urte ederrena izateko egin beharrekoaz hizketan.

Ez duzu gaur 21:15etan irratia piztuta eduki besterik egin behar!

Ah, ta ahaztu baino lehen… urte zerri on guztioi!

Urteko lehen eztula!!

Kaixo arraiokide!! ETA URTEZERRION!!

2009a ongi hasteko Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean gonbidatu sorta ederra izan dugu: alde batetik Txatxa eta Jokin 2. eskuko azokaren nondik norakoak aztertzen eta bestaldetik Julen Zulaika bertsolari, Askapenako kide eta Hala Bediko esataria.

Palestinako herria jasatzen ari den sarraskia hizpide izan genuen baina baita beste hanbiat kontu ere.
boikot

Hona hemen irratsaioa osorik entzureko esteka: ENTZUN

Urtea ongi hasteko kontzertua izango da Putzuzulo Gaztetxean

2009. urtea ondo hasteko, Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioak kontzertua antolatu du Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Urtarrilaren 9an, bi talde ikusteko aukera izango da bertan.

monstar.jpg

Lehenak, Alemaniatik datozen Monster taldea izango da. Costa´s Cake House edota The Black Hand taldeetan ibiltzen diren jendez osaturiko Crust taldea da Monster talde Berlindarra.

Beraiekin batera, Inor Ez hirukote Zarauztarrak ere joko du. Hegoameriketako KRH taldearekin ateratako lan berria aurkeztuko digute etxean bertan.

Beraz badakizue, urtea ongi hasteko hardcore kontzertu gogoangarri batekin gozatu nahi baduzue, datorren ostiralean Putzuzulon izango gara