3 urte dira iada, Xakela Gaztetxe Asanbladak Lizundianeko ohial fabrika zaharra okupatu zuela. 3 urte Zarautzek gaztetxe berri bat duela eta 2 urte irrati libre bat duela.

Seguruenik arraio irratiak ez luke existituko, Ohial Fabrika honetako komunak birziklatu ez bagenitu. Guzti honegatik, Putzuzulo Zoriondu behar dugu eta zoriontzeaz gain, 2 asteko ospakizun hauetan ere parte hartuko dugu.

Arraio irratiaren III. Maratoia antolatzeaz gain, urteurrenean egiten diren ekintza batzuk FM bidez emitituko dugula jakinarazi nahi dugu.

Hauexek dira, 99.3an aurkituko dituzuen ekintzak:

Azaroak 4, asteartea

  • 19:00tan Hitzaldia: “Zumarraga-Urretxuko Ibai ondo gazte kartzela”
  • Ondoren apaimerienda + putzuzuloko DJ Atton (emakume ahotsdun musika)
  • Azaroak 9, igandea: “III. Arraoi Maratoia” (16:00tatik aurrea)

  • Arraio irratiaren eskutik Irratsaio guztiak zuzenean
  • Jon Plazaolaren “irailaren 11ko ajeak” (19:00etatik aurrera)
  • Azaroak 11, asteartea: “Astearte bidaiariak”

  • 19:00tan Astearte bidaiariak: “Istanbul-etik Johanesburgo-ra”
  • Beraz, Arraio irratiko kide guztien izenean, Xakelak antolatu dituen ekintzetan partehartzeko gonbitea luzatzen dizuegu, gu behintzat bertan egongo gara.

    « »