Pixkana-pixkanaka programazio berria hari gara egiten arraio irratian eta honen ondorioz ZarataZarauzko kideek gure irratsaioaren ordutegia aldatzea erabaki dugu. Gaurtik aurrera, gure irratsaioak, asteartetan, gaueko 21:30tan izango dira.

Honez gain, larunbat honetan, Maiatzaren 10ean, kontzertu zaratatsua antolatu dugu Putzuzulo Gaztetxean.

violent.jpg

Bertan, 90. hamarkadako Violent Headache talde Bartzelonar mitikoa arituko da. urte askotan geldirik egon ondoren, oholtza gainera itzuli dira eta parada ezin hobea izango da Putzuzuloko kontzertu aretoan ikusteko.

Bartzelonarrez gain, Tolosako RAS taldeak eta Galdakaoko Venereal Diseasek joko dute.

« »