Asteartean, Otsailaren 26an, bideo emanaldi bat eta kontzertua izango da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Arratsaldeko 18:30etan, Jeff Lues preso anarkista Estatubatuarraren inguruko dokumental bat ikusteko aukera izango da bertan.

astearte26.jpg

Gauean, 20:30etatik aurrera, bi talde egongo dira jotzen. Lehenak, Donostialdeko Thathiana Khankhana stoner rock taldea. Ondoren, Kordobako Opa Hostil talde mitikoak joko du. Beraz, Astearte honetan ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere, ordu horretan grabaturik dugun irratsaioren bat jarriko dugu kontzertura azaldu ezin duen edonorrentzat.

« »