Tag Archive: Emakumea


Bada ez dakigu konturatu zareten, baina, bai, Atalkariok zuen hilekoak gara! Kaixo!

Ezaguna egin al zaizue izenburua? Eta jarraian jarri dugun irudia? Duela urte batzuk, iragarki batek horrelaxe irudikatu zigun emakume batzuok hilero izaten dugun odoljarioa: traje eta kapelatxo gorri dotore eta moñoñoaz lagundurik, bere burua neska bati aurkeztera etorri zen. Eta hori nahikoa ez eta konfetia -‘emakume’ bihurtu izana ospatzeko- eta kontsolatzeko jarrera -‘emakume’ bihurtu izanak pena emanez gero- zeramatzan berarekin.

Zenbat topiko asmatu dira hilekoaren inguruan? Zergatik daukate batzuek hilekofobia? Zergatik batzuetan sekulako garrantzia ematen zaio eta beste batzuetan baztertu egiten da? Eta hilekorik gabekoekin zer gertatzen da? Horretaz guztiaz hitz egiteko, laguntza eskatu diegu gure irratikideei eta bi etorriko zaizkigu euren esperientzia eta iritzia ematera. Baina ‘mahai-inguru’ horretaz gain, pelikuletan eta telebistan ere, menstruazioa nola irudikatu duten kontatuko dizuegu.

Ez galdu gaurko Zinema Itsua. 21:00etatik aurrera, zuen irrati Arraion, 99.3 FMn edo internet bitartez.

Zinearen Historiaz jardun genuen aurrekoan eta esan genuen soinua sartzeak Zazpigarren Artea irauli egin zuela. Audioa sartzeak, elkarrizketei ez ezik, musikari ere egin zion tokia eta, hain zuzen ere, abestiak izango ditugu protagonista gaurkoan. Izan ere, ba al dago soinuak bere papertxoa ez duen eszenarik? Kontuan izan, isiltasuna ere soinuaren barruan dagoela. Kar, kar.

Jocelyn Pook-ek egin zuen soiniu-banda.

Melodiak, beraz, gaurkoan. Memories of Africa-n abioian hegaz zihoazen bitartean belarriak gozatu genituen; The shining-go egonezina areagotu ziguten notek eta Carmina Buranak eragiten duen arnas-mozketa ukaezina da. Baina, baina, baina… Ba al dakizue soinu-banda batzuek, aita ez, ama dutela? Ba al dakizue emakume konposatzaileek egindako soinu-bandak zein diren?

Erantzunak gaurko saioan emango dizkizuegu. Ez galdu, hortaz, Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian, 99.3 FMn.

Agian, entzun duzu zerbait edo nabaritu duzu haize boladatxo batek ilea zertxobait astindu dizula. Ez larritu! Marlene eta Louis izango ziren! Kaskoa eta eskularruak jantzi, eta sidekarrez espazioa eta denbora igaro baitituzte atentzioa eman diguten emakumeak aurkitzeko.

Inguruko lagunei galdetuz, izen pila bat bildu dute dagoeneko eta horiei buruz mintzatuko dira. Inoiz galdetu diozue zuen buruari zein emakumek eman dizuen atentzioa? Eta behin erantzuna erabakita (bai, erabaki egin behar da, ze ziurrenik bat baino gehiago bururatuko zaizkizue), zergatik etorri zaizuen hori? Kasualitatea ote izen batzuk errepikatzea?

Gaurko Transbolloenean aurkikuntzen berri izango duzue eta galderen erantzunak ere bai agian. Horretarako, sintonizatu 99.3 FM 21:00etan 3 emakumeren ahots erakargarriak entzungo dituzue (zein ote hirugarrena?).

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]