Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

zarauzko hizkera

apirilaren 7ko saioan, arma tiro pun! atalean, zarauzko euskaran erabiltzen ditugun hitz berezien inguruan jardungo dugu, ttor-ttor-ttor, betiko moduan

beste ataletan zer entzun ahal izango den?

auskalo! guk ere ez dakigu oraindik!!!

entzun betiko moduan astelehenetan 9etaik 10etara:

asnoitesdaradiolisboa

Udaberriz dekoratutako Arraioenea

Alai hasi dugu apirila eta alaitasun hori transmititzera gatoz ostegun honetan, 27 zapata eta Lizarriturri DJ doktorea. Hileko lehen ostegunean gurekin izaten den Kalabera ere mikrofonoratuko dugu. Eta beti bezala. Irratsaioan parte hartzen dutenen artean Ford Focus horia zozketatuko dugu.

Udaberria. Gora bizitza joder!

Bueltan da ZarataZarautz!!

Bi aste irratsaiorik egin gabe egon eta gero, bueltan da ZarataZarautz irratsaioa, Diskoiraa talde Zarauztarrarekin Europan zehar kontzertuak ematen egon gara eta.

diskoira.jpg

Beraz, gaur 21:00etatik aurrera bira horretan ikusiriko taldeen eta lorturiko disken errepaso txiki bat egingo dugu, gure heavy abestia ahaztu gabe.

waldorf pedagogia as noitesen

martxoaren 31ako saioan wldorf pedagogiaren berri emango dugu arma tiro pum atalean, Rudolf Steiner-ek aldarrikatutako irakaskuntza honek askatasuna bizitza kultural sortzailearen oinarri egiten du

bestalde, alternatiba.com atalean, gaurkoan portugaldar errezetatxo bat: porco alentejano

hauez gain sorpresa ugari, noski

Ahuntzen irratsaio berri bat!!!!!!!

Aspaldiko partez hemen duzue Ahuntzaren Gauerdiko Eztularen irratsaio berri bat!! Azken aldian alper xamar gabitlza gure programak webgunera igotzeko… Baina lasai, laster Arraio Irratian iraultza dator!

Igande honetako programan, besteak beste, Gazte Topaguneko egitaraua azaldu genuen, baita Betagarri eta Skastik Putzuzulo Amets Fabrikan eskeinitako kontzertuaren zati batzuk ipini ere eta, nola ez, AHTa ere hizpide izan genuen.

Ah! B_jaunak txirularekin duen habilezia ere agerian geratu zen inprobisaturiko bi abestitan. Beti bezala, etzun gabe geratu ezinezko irratsaio bat!


Hemen duzue entzuteko, on egin!!

Baita larunbateko kontzertuak ere!

Betagarri
BetagarriSkastiSkasti