Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Juanmaren bisita izango dugu gaurko ZarataZarautzen

ZarataZarautz berezia edukiko dugu gaurkoan, gonbidatu berezi bat izango dugu eta. Gaurkoan, Hell Division eta Dictadura taldeko abeslaria den Juanma izango dugu gurean.

1274047649054_f.jpg

Gaueko 21:30etatik 23:00etara, Erresuma Batuko talde askoren abestiak entzuteko parada izango dugu. Gogoratu Zarautzen baldin bazaudete, FMko 99.3a sintonizatu behar duzuela eta internetez entzun nahi baduzue, HEMEN duzuela aukera. Ah!! eta Arraio Telebista ere bertan egongo da.

Boke jauna gaurkoan gurean!!!

Iepa kaxo!!! Gaurkuan Kaiolatiken Boke handiaren bixita izango dugu!!! Gure saioko kolaboratzaile den Azken portu-tar gazte honek gure gorputzak astindu egingo dituela agindu dit, beraz kontuz ibili 99.3a sintonizatzerakoan!!! Marc Houle-ren inguruan ere arituko gara, izan ere orain gutxi izan dugu Euskal Herrian. Hori guztia eta gehiago 8tatik aurrea Kaiolatiken!!!

        

Ikus ezazue Arraio Irratiaren korto berria!!

Esan genuen bezala, 4. urteurrenari begira korto bat prestatua genuen eta gaur igo dugu sarera gozatu ezazuen. Bi zatitan dago banatua kortoa:

Lehen zatia: http://www.youtube.com/watch?v=sY6e5OYp2mk

Bigarren zatia: http://www.youtube.com/watch?v=mSyyt0lE1q8

Gozatu ezazue!!!

Eta gogoratu gaur 4 urte betetzen ditugula eta irratsaio berezia dugula prestatua arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Gogoratu Zarautzen bazaudete FMko 99.3a sintonizatu behar duzuela. Eta internetez entzun nahi baduzue HEMEN klik egin behar duzuela.

ZORIONAK ARRAIO!!!

Hasi motorrak berotzen!!!

Gaur hasiko gara urteurrenarekin eta iada gauzak prest ditugu. Gaur, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Komuneko Paperean poesia errezitaldia izango dugu Putzuzulon, Epelde anaien eskutik. Bertara hurbiltzeko gonbidea egin nahi dizuegu lerro hauen bidez. Baina gogoratu, Gaztetxera hurbildu ezin baduzue irratitik zuzenean emitituko dugula errezitaldia.

p00008019.jpg

Bestalde, Urola-Kostako Hitzan elkarrizketa bat argitaratu dute gaurkoan, Irratiaren urteurrenaren baitan. Irakurri nahi baduzue, HEMEN duzue.

Arraio irratiak 4 urte beteko ditu aste honetan

Gezurra badirudi ere, Zarauzko Irrati libreak, Arraio Irratiak 4 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Eta urteurren hau ospatzeko, 4 eguneko egitaraua antolatu dugu, Maiatzaren 19tik 22ra.


Maiatzaren 19an, asteazkenean eta gaueko 20:30etatik aurrera, Komuneko Paperean poesia errezitaldia izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Komuneko Paperean bi anaiek osatzen dute, Imanol Epelde Pagola eta Mattin Epelde Pagola dira. Urte eta erdiz www.27zapata.com blogean Imanolek argitaratutako poemak hartu eta bere anaiak musika jarri die eta elkarrekin osatu dute ‘Komuneko paperean’ izeneko ikuskizuna.

Maiatzaren 20an, ostegunean eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, irratsaio berezia egingo dugu. Maiatzaren 20a da, Arraio Irratia FMko 99.3ra pasa zen eguna eta urtero bezala, irratsaio berezi bat egingo dugu. Bertan, irratia osatzen dugun guztiek hartuko dute parte. Honez gain, aurten, Arraio Telebista estreinatuko da.

Maiatzaren 21ean, ostiralean eta gaueko 21:00etatik aurrera, kontzertua egongo da Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, urteetan jo gabe egon diren 2 talde Zarauztarrek joko dute, Txixaparrazta eta Zülo taldeek alegia. Honez gain, Belgikatik datorren The Link taldeak ere joko du.


zulo_kolore.jpg

Maiatzaren 22a, larunbata, Herri bazkari batekin ekingo dugu, listak ohiko lekuetan daude. Bazkaldu ondoren, Lainon eta bere Poesia-Kaxa ikuskizuna egongo da. Arratsaldez, Zarauzko kaleak alaitzera joango gara Burrundadaren bidez. Eta eguna amaitzeko, luntx bat eta Igo Gora ikuskizuna edukiko dugu, gaueko 21:30etatik aurrera.

igogora-prob.jpg

Guzti honez gain, egun hauetarako fanzine berezi bat egin dugu irratiko kideek, egun hauetan ekintzetara azaltzen direnei banatuko zaiena. Bukatzeko, egun seinalatu honetarako, korto bat ere egin dugu. Datorren asteetan irratiaren webgunean ikusgarri egongo da.