Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

AS NOITES: URTARRILAREN 25-eko SAIOA

Urtarrilaren 25-eko saioan, Arma Tiro Pun atalean, Garbiñe Manterola izango dugu gonbidatu. Berak CEIT ikerkuntza zentroko Ingurugiro Ingenieritza sailean ur-araztegietarako sistema berri baten ikerkuntzan dihardu buru belarri, eta bere esperientzien berri emango digu.

Betiko moduan ostegunetan bederatzietatik hamarretara: As noites da radio Lisboa

ZäRäTäZäRäÜtz

Astearte honetan zaratazarautzen poliziaren inguruko kantak entzungo ditugu eta hortaz aparte datu batzuk ere emango ditugu. Agenda ere edukiko dugo eta hurrengo asteburuan ospatzen den Anal Fest-etaz arituko gara…. ezin duzue fallo egin
ZARATAZARAUTZ . . . ASTEARTETAN 22TATIK 00TARA 

zaratazarautz@arraio.org

Txakurraren Bilboliña, Dakarrek zer dakar beste hamaika kontu Oilategian

Igande iluntzetan bizipoza falta zaizula? To Oilategitik! Aste honetan, besteak beste, Txakurraren Bilboliña irratinobelaren hirugarren atala emango dugu eta lapurreten misterioa argitzen joango da apurka.

Bestalde, ‘Kapia ta Tertulia’ atalean ‘Dakarrek zer dakar’ abestia aztertuko dugu, Mendebaldeko Europak eta Afrikako herrialdearen arteko loturak, indarrak eta eraginak aztertuz…

Horrez gain ordea, asteburuko errepasoa, Prentsa eta Pentsa… aspertzeko astirik gabe bi orduz.

20:00etatik 22:00etara, igandero, FMko 99,3an… OILATEGITIK!!

ARRAIOENEA ASTERO DEKORATZEN SEGIKO DEU

Aste hontan Imanol Murua Uriarekin Montetxiotik egin deu irratsaioa. Montetxioz dekoratu deu Arraio enea. Aurreko asteko irratsaio Putzuzuloko liburutegitik egin genuen, liburu artian, sofarik ederrenea n erdi eserita, erdi etzanda.

Hurrengo astian, hilak 25, Iñigo Altuna izango deu, sendagile homeopata.

Otsailaren 1ean Jexux Artola frantziskotarra.

Eta otsailaren 8an Tomax, Deloreaneko gitarra jolea.

Nola dekoratuko deu Arraioenea datozen asteetan?

OSTEGUNERO 8ETATIK 9TARA

imanol epelde pagola

Uxue Alberdi puntuei erantzuten

Datorren asteartean, otsailak 23, iluntzeko zortziretan Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarra elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Uxuek bi sari jaso ditu azkenengo bolada honetan; bertsotan Xenpelar saria eta Literaturan Igartza saria. Horretaz gain, Suedian egin du denboraldi luze bat, eta bertako kontuak ere ekarriko dizkigu.

Beraz, oraingoan eskualdetik pixka bat atera eta Elgoibartik erreskatatuko dugu gure gonbidatu berria. Ea jarritako puntuei nola erantzuten dien…


Uxue