Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Mikel Markez puntuari erantzuten

Datorren asteartean, abenduak 5, iluntzeko zortziretan Mikel Markez kantaria elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Nahiz eta Errenterian jaio, Aian bizi da Mikel aspaldian. Beraz, esan dezakegu hementxe bertakoa dugula….

Hainbat disko kaleratzeaz gain, hamaika saltsetan hartu du parte Mikelek. Arraio Irratian kontatuko dizkigu saltsa guzti horiek. Durangoko azoka atejoka dugun honetan artista haundi honen bisita izango dugu.

Beraz, ez ahaztu asteartean esandako orduan FMko 99.3 sintonizatzea! Ez zara damutuko!!!!!


Mikel Markez

Prest puntuari erantzuteko??

Datorren asteartean, azaroak 28, Egoitz Lasa eta Ainere Tolosa aktoreak izango ditugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Aste honetan ez dute etortzerik izan eta hurrengokora atzeratu dugu elkarrizketa.

Zine, antzerki eta telebista munduan beraien esperientzien berri emango digute (Kutxidazu bidea Ixabel, Wazemank..). Baina horretaz gain beraiek gehiago ezagutzen ere saiatuko gara. Benetan ere horrelako umoretsuak ote dira?

Aurrekoan etorri ez zirelako erantzuteko puntu zailagoak jarriko dizkiegu eta Test Psikoteknikoan gehiago estutuko ditugu….

Bukaeran, eskualdeko kultur-egendaren berri ere emango dizuegu. Beraz, ez hutsegin!!!!


Ainere ta Egoitz

Emakumeei eskeinitako irratsaioa gaur gauean

Azaroaren 25ean, Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, irratisaio berezia eskeiniko dute gaur Zaratazarautz irratsaioko kideek.

bf2.jpg

Bertan, emakumeren batek parte hartzen duen musika taldeen abestiak entzuteko parada izango dugu. Hau dena, Zaratazarautz irratsaioan izango da, gaueko 22etatik aurrera.

Errepresioaren aurkako kontzertua, zuzenean!

Larunbat honetan Putzuzulo Gaztetxean Anestesia eta Gaizkiñe taldeek txantaia ekonomikoen aurkako kontzertua eskeiniko dute 21:30tan. Ondoren DJak arituko dira musika jartzen eta Arraio Irratian hau dena entzuteko aukera izango duzue.


Kartela