Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Dirtaa taldeko kideak ZarataZarautzen

Otsailaren 1eko ZarataZarautz irratsaioan, Dirtaa taldeko kideak edukiko ditugu. CD berri bat kaleratu dute eta honekin batera etenaldi txiki bat egingo dute. Guzti honetaz eta beste gauza gehiagotaz jardungo gara gaurkoan beraiekin.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta Zarauztik kanpo bazaudete internetez ere entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.

ZOMBIEN NAZIOA!!!

Iepa kaxo!!! Hemen gea berrize!!! Gaurkoan ZOMBIE NATION izeneko elektro bakarlaria ezagutuko dugu, elektro indartsu eta iluna Estatu Batuetatik. Bestalde aste honetako nobedadea MOGUAI-en eskutik joango da. Horretaz gain CORA NOVOA, POPOF edota MARTIN EYERER ere gurean izango dira. Beraz, ez galdu gaurko bidaia elektronikoa. Muxu bat eta UP THE KAIOLS!!!NATION

Arraio Irratiak grebarekin bat egingo du

Zarauzko Arraio Irrati libreak, Euskal Herrian bihar deitu den greba orokorrarekin bat egingo du. Honegatik, gure programazioak aldaketak izango ditu.

Goizean zehar, Hala Bedi irratiarekin konexioa egingo dugu hauek grebaren inguruan burutu behar duten jarraipena emititzeko.

Entzun ezazue goizean, Hala Bedi irratiko lagunek Zarauzko Arraio Irratiko kide bati eginiko elkarrizketatxoa. Bertan, Zarautzen goizean zehar egin diren mobilizazioen inguruan hitzegin dute. Aldez aurretik milesker Hala Bediko lagunei: