Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ibon Insausti & DJ kontuak ATALKAN

Kaixo ARRAIOzale!

Ostegun berri bat iristear, prest dugu ATALKAren saio berri bat  ere!. Dakizuen bezala, inguruko hainbat jende naiz talde ekarri eta elkarrizketatzen dihardugu aurtengo denboraldian, euren afizio, ofizio eta jardunari buruz aritzen garelarik.

Ibon Insausti Zarauztarra izango dugu aste honetan gurekin. Besteren artean, DJ gisan aritzen da Ibon eta bere fazeta hori ezagutzen saiatuko gara Atalkan. Bestalde, bere DJ jarduna zuzenean ezagutu ahal izango, hiruzpalau kantu ekarri-jarriko baitizkigu.

Gogoratu bestetik, aurreko irratsaioa (EHEko kideei egindakoa) entzungai duzuela jada Atalka-ren aurreko sarreraren potcastean.

Ostegun iluntzean geixau!

Entzun ezazue Tximasen alde eginiko bertso afaria

Otsailaren 11ean Pausun burutu zen Tximasen aldeko Bertso afaria entzungai duzue gure webgunean.

100 lagun inguru bildu ziren bertan eta Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Hodei Barroso eta Sustrai Colinaren bertsoak entzuteko aukera izan zuten giro epelean. Tximasek berak eginiko bertsoak ere abestu zituzten eta baita bere punttu batzuk ere.

Saio hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Citizen Kane taldeko kideak ZarataZarautzen

Otsailaren 15eko ZarataZarautz irratsaioan, Orioko Citizen Kane taldeko kideak edukiko ditugu.

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean hainbat aldiz jo duen taldeko kideak elkarrizketatzeko aukera edukiko dugu eta baita beraien grabazioren bat entzuteko aukera ere.

Gogoratu, galdu ezinezko zita duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ostean. Eta Zarautzen ez bazaudete, internet bidez ere entzun ahalko duzue HEMEN klik eginaz.