Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Bihar ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Hungariako Dance Or Die eta PFA taldeek eman behar duten kontzertuaren ondorioz, bihar ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere errepikapen bat entzuteko aukera edukiko duzue ohiko orduan. Datorren astean itzuliko gara belarriak zulatzeko gogoz.

Bide batez, aurreko astean Hilkar taldeko Dimitrirekin eginiko irratsaioa entzun dezakezue, podcastean klik eginaz:

-Bi asteko atsedenaldia hartuko du Highway 9k-

Aurreko hasteko saioan esan bezela, bi asteko atsedenaldia hartuko dugu Highway 9 saioko partaidiak. Aste santuko oporrak aprotetxatuta ta zerbeza feriya tartian deula, apirilaren 28an itzuliko gea atzoko eta gaurko rock & roll musika onenarekin. Bitartean… txintxo ibili ta ondo pasa!

arratsa luzatzen 21’30etatik aurrera BARREZ

aukerena ei den planeta honetara ekarri gintuzten aukera ei zen garaian

bizitzaren zatirik handiena benetan maite ez dituzten gauzetan igarotzea aukeratu ei zuen gehiengoak, ordainetan bizirauteko eta zorionerako beharrezkotzat saldutako metal preziatua jasoaz

txanponak eta haien balioa debaluazioan denez
gure denbora eta haren balioa ere debaluazioan dela sentiarazi asmoz

askatasuna eta denbora duzun heinean aberats zara
zure denbora askea
aberastasun iturri tai gabe