Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Prest gaude astearte Zaratatsu berri batentzako

Azken 3 asteetan errepikapenak jartzen egon ondoren, bueltan gara ZarataZarautz irratsaioko kideeak. Gaurkoan, Thrashing like a Maniac diska errekopilatorioko taldeak jarriko ditugu. Disko hau, earache records zigiluak ateratako diskoa da eta bertan Municipal Waste, SSS eta Violator bezalako 16 talde ageri dira.

thrash.jpg

Honez gain, nobedade berriak ere izango ditugu gaur, gaueko 21:30etatik aurrera.

ainhoa azurmendi as noitesen

ekainaren 9-ko saioan ainhoa azurmendi psikologoarekin hitzaspertua izango da asnoitesen, batez ere emakumea eta kirola landu izan ditu eta zer erakutsi asko ekarriko digu

honetaz gainera, betiko atalak: o tempora- o mores,  poren txokoa eta alternatib.com

astelehenetan 9-etatik 10-etara: as noites da radio lisboa

End of a Year Putzuzulo Gaztetxean

Zaratazarautz irratsaioaren eskutik, kontzertu interesgarria dugu gaur Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, End of a Year Amerikarrak izango ditugu.

New Yorkeko taldea, Europan zehar bira egin behar du Hilabete eta erdiz eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra Zarautzen izango da.

Post hardcorea lantzen duen seikoteak, Fugaziren ukitu nabaria du bere abestietan.

Beraiekin batera, Paz Vegan talde Donostiar berriak joko du, bere bigarren kontzertuan. Kontzertua 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar baitu.

paz.jpg

Ondorioz, gaur ez dugu irratsaiorik egingo. Hala ere, programa zarren bat izango duzue entzungai kontzertura azaldu ezin dezuenentzat

Urteurreneko ekitaldiek jarraitzen dute

Atzoko hitzaldiaren ondoren, gaur beste mahai-inguru batekin jarraituko dugu Putzuzulo gaztetxean. Txopik eman zuen hitzaldia PDF formatuan eta ODP formatuan eskuratu ditzakezue Ikusimakusi webgunean.

Gaurkoan berriz, Izerditan blai irratsaioaren eskutik, eskolarteko kirola eta kirol federatuak izango ditugu hizketagai. Bertan, Zarauzko hainbat kirolari ezagun, eskoletako kirol arduradun eta entrenatzaile izango ditugu mahai-inguruan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

izerditan1.jpg