Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Erantzun taldeari elkarrizketa Zaratazarautz irrati saioan

Bihar, asteartea, gaueko 22etatik aurrera Zarauzko Erantzun taldearen elkarrizketa izango da entzungai Zaratazarautz irrati saioan.

Zarauztarrek, beraien ibilbidearen hausnarketa bat egingo digute eta eskuartean dituzten proiektuez ere hitzegingo digute, hala nola, beraien Espainiar biraz eta uztaileko Europar biraz solasean ibiliko dira.

erantzun.jpg

Honez gain, inguruko kontzertuez eta beste hainbat sorpresez ere arituko gara astearte gaueko irrati saioan

Webgunea martxan da!

FMz emititzen dugun bigarren asteburua da eta web berria ere estrenatzen degu! Oaingoz pixkat hutsa dagoen arren irratsaio eta beste grabazioak hemen jartzen jungo gera, pittinka pittinka.

Gora Arraio Irratia!