Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Buelta gela arroxera!!!

Kaixo gaztiak!!! Bueno, aurreko astean sanfermin-etatik pasara egin eta gero hemen gatoz berriz ere, giro eguzkitxu honi bso elektronikoa jarri asmoz! Bihar “dada” tabernan izango gara pintxatzen, beraz gaurkoan aurrerapen txiki bat eroriko da. Booka shade, Pryda, David Durango… buuuufffffffff Galdu ezinezko saioa lagunok!!! Badakizue, betiko orduan eta betiko lekuan, UP THE KAIOLS!!!
mirage

Frantziako tourra bihar 15.00tatik aurrera Izerditan blaien eskutik


Iepa kaxo!!
Hemen gara berriz ere, asteazkeneko saioak amaitu ditugun arren saio bereziak egiteko gogoz gaude. Tourra pil pilean dagoenez pirineotako lehendabiziko etapa zuzen zuzenean zuei eskainiko dizuegu. Cugnaux-en hasi eta Luz Ardidenen amaituko den etapa honek 211 km izango ditu lehen mailako mendatea Hourquette d’Ancizan igo ostean Tourmalet mitikoa gainditu beharko dute Luz Ardidenen amaitzeko.
Pedro Mari Goikoetxea eta Periko Delgado jasan ezin badituzue sintonizatu Arraio Irratia 15.15tatik aurrera etapa bikain hau kontakizun ezin hobe batez gozatzeko.

Juanma eduki genuen berriz ere ZarataZarautz irratsaioan

Atzoko ZarataZarautz irratsaioan Juanma eduki genuen berriz ere ordu eta erdi luze batez. Juanmaz gain gainera, Mattingunen bisita ere izan genuen, B Jaunaren hutsunea estaltzeko.

Bertan, 80ko hamarkadako talde Britainiarrak entzuteko parada izan genuen. Discharge, Disorder, Chaos UK, Varukers…

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.