Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Samai-zuloko sorgiña eta MEFSST!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 25, Samai-zuloko sorgiñaren kolaborazioarekin hasi dugu irratsaioa. Karmele Jaioren “Maitasun kapitala” liburuz aritu zaigu, maitasun erromantikoak guregan duen eraginaz eta abarrez. Ondoren MFESST edo Musika Errebolta Feministaren azken ekitaldia izan dugu hizketagai bertako kide diren Jone eta Xabetekin. Gaztetxea garbitu ondoren etorri zaizkigu gure gela arroxera kiloko iltzea gainean zutela baina fin-fin aritu dira ekitaldi honen ingurukoez solasean.

Entzun ezazue!

Patiyoko Atzuak 2.10. sayua: Peru Galbete artista polifazetikoa!

Eguerdioooon, entzule maiteok:

Hasteko, Zoriooonak gure Patiyoko Atzua Noraaaai! Atzokoa gure bigarren denboraldiko 10.sayua izantzan. Aspaldiko partez, albisteak izan genitun hizpide eta horiek normalian zerbait txarra kontatzen due eta guk ere halaxe in genun (saiuan sarrerai dagokionez, besteik gabe auzolotsa sentitu genula Zarauzko inauteritan). Bueno, lehenengo berria EAE-ko trans legearen ingurukoa izan zan eta bueno, zorionez, pertsona Transen eskubideek hobera egingo due gure lurraldian (hori bai, horretarako legeez gain nork bere jarrerak berrikustea beharrezkoa da elkarbizita ososuntsu baterako).

Bigarren berriak aldiz, betilun jarri gintuen. Entzule maiteak, atzerrira joan eta , harro esaten degunean guk Europako hizkuntza zaharrenetarikoa hitzeiten deula, mesedez, gogoratu zaitezte Iñaki Iurrebasoren hitzez. Gure hizkuntza egoera kaskar samarrian baitao eta hori aldatzea denon esku dao (batzutan apaizak emate deu, besteik gabe aldezuena in jajaj).

Atzoko gonbidatuai dagokionez, ze esango deu ba! Lehenengo gizon h-a izan genula gure programan: Peru Galbete. Nondik datorren ta zein dan ez dakin artista bikaina! Peruk bere sortzaile ibilbideaz hitz egin zigun eta, itsasoaz bestaldera indako bidaia baten ondoren, berriz ere, abesten hasi behar zula konturatu zala ere kontatu zigun. H taldeko kidea da eta Mukuru kolektibokoa ere bai. Bere lehenengo abestiak gurasoen soto/garaje/lojan grabatu zitun, grabadora batekin eta N-634ko autoen joan etorrien melodiakin. Musikariaz gain, artista bisuala ere badala esango genuke laburmetraia batzuk ere ekoitzi ditulako, artista polifazetikua alegiya! Eskerrik asko Peru etortzeagatik!

Eta bukatzeko, gogoratu aste honetan MFEST kolektiboan eta Zumaiko Mugimendu Feministan eskutik “Porrusalda ta Martxea” egongo dala. Peru Galbete ikusi nahi badezue, aldiz, igandean Sutegin (Usurbilen) Yolanda Arrietarekin batera arituko da arratsaldeko 18:00tatik aurrea.

Besarkada bana, 1,2,3 TUMAMARRATXA!

Gaur, beste konturen artean, antzinako Orio eta Aiako bizimodua, gizartea…Inma eta Izaskunen eskutik!!!

Gaur, Antigoalekon, duela egun batzuk Arraioko estudioan Orioko Izaskun Arruti eta Andatzako Inma Garaikoetxearekin izan genuen solasalditxo ikaragarri interesgarriarekin gatoz.
Beraiei esker, 40,50,60…hamarkadetako bizimodua, ohiturak, giro sozial, politiko eta erlijiosoa hobeto ezagutzeko parada izango dugu Inmak eta Izaskunek duten estilo alai, irribarretsu eta aho bizarrik gabekoari esker.
Beraz, gaur, otsailak 22, 20:30etatik aurrera, ez galdu aukera paregabe hau eta Arraio irratia sintonizatu!!!