Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ana Galarraga Ahuntzekin kobiyari buruz!

Iepakaixou!

Igande honetan ere irratsaio berezia egingo dugu. Urtebete igaro da kobiyaren ondorioz lehen aldiz konfinatu ginenetik eta, urteurren hau aitzakitzat hartuta, Ana Galarraga gonbidatu dugu gure gela arroxera. Berarekin pandemiaren erpin ezberdinak aztertuko ditugu, patxadaz eta goxotasunez, eta entzuleei parte hartzeko aukera eskeini nahi dizuegu: egin zure galdera 943 86 81 83 telefonora deituz edo kontrolerako Tuiter enpresa pribatuaren sarean: @ahuntzarraio

Hau guztia, maitasun/gorrotozko efemeride batzuez lagundura, igande honetan, martxoak 14, igandea, gaueko 21:00etatik aurrera, FMko 99.3an eta arraio.eus webgunean.

Judith Resa eta Garazi Zabaleta igerilariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Gaurko saioan igerilekuan murgilduko gara, gure bi protagonisten eremua hori baita. Biak Zarautz Balea Igeriketa taldeko kideak dira eta urteak daramatzate luzeak egiten. Gaurkoan, kirol honen inguruan gehiago jakiteko aukera izango du beraien ahotik, gehiegi ikusten ez den modalitatea izan arren denok edo ia denok ikasi baitugu igerian.

Beti bezala hau guztia gaur, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!