Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kontzertuak

Metralleta taldearen Urretxuko kontzertua Arraio entzun ahalko da

Metralleta talde Zarauztarrak bira txiki bat egingo du penintsulan zehar, astebukaera honetan. Zaragoza eta Madril bisitatu ostean, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko dute igandean, Uztailaren 24ean.

Bertako KKinzona irratiak zuzenean kontzertu hau emitituko duenez, beraien internet konexioa lapurtu eta Arraio Irratiko uhinetan ere entzun ahalko da. Beraz, gogoratu zita zaratatsua duzuela igandean, gaueko 22:00etatik aurrera.

Arraio Irratiko urteurreneko ekitaldiek aurrera darraite

Arraio Irratiaren 5. urteurreneko ekintzek aurrera darraite. Maiatzaren 14ko zuzeneko emisio arrakastatsuaren ostean, Aste honetako egitaraua honako hau da:

Maiatzak 19, osteguna:
Ostegun bidaiari bikain bat edukiko dugu Bitakora Kaiera irratsaioaren eskutik, Bertan, Fernando Rojo edukiko dugu berak eginiko bidai interesgarri baten inguruan. Hitzordua, arratsaldeko 19:00etan duzue Putzuzulo Gaztetxean. Gogoratu zuzenean emitituko dugula irratitik, bai FM bidez eta baita internet bidez.

Maiatzak 20, ostirala: Izerditan Blai irratsaioak azken bi hilabetetan antolaturiko futbito txapelketaren finala edukiko dugu. Final hau arratsaldeko 18:30etan izango da Poligonon. Arraio Vallekano ez da finalean izango baina bai pintxuak, zerbeza eta sekulako giro bikaina!!!

Maiatzak 21, larunbata
: Goizeko 10:00etatik hasita, irrati libreen topaketak edukiko ditugu Putzuzulon. Bertan, Euskal Herriko irrati libre ezberdinetako kideak edukiko ditugu beraien esperientziak kontatuz.

14:00etan berriz, bertso bazkari bikaina antolatu dugu Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Fredi Paia Mosketeroekin. Sarrerak aldez aurretik hartu ahalko dira 15 eeuuroren truke Zarauzko Arrano, Eguzki eta Juli-Juli tabernetan. Egunean bertan 25 eeuuro balioko du bazkarirako sarrerak.

Bazkaria amaitzean eta dena jasotzean, kalera joango gara Oriyoko BonboTrompeta txarangarekin. Eta gaua amaitzeko, kontzertu itzela edukiko dugu Gaztetxean bertan Dirtaa, Gabba Gabba Hey eta AZ/DZ taldeekin.

Guzti honen informazioa emateko kuña txiki bat egin dugu, Kuña hau entzun nahi baduzue, hemen duzue:

Ostiraleko Mor More eta Mantalo No!!ren kontzertuak Arraion entzungo dira

Maiatzaren 13an, kontzertu akustiko bat edukiko dugu Bergarako Gaztetxean, eta hau, Txapa Irratiak zuzenean emitituko du. Bertan Mantala No!! bakarlaria eta Mor More bikotea edukiko ditugu kontzertu akustikoan.

Maiatzeko ostiral guztietarako kontzertu lasaiak antolatu dira Bergarako gaztetxeko kanpo eszenatokian. “Egubakoitzak kartzelan” izenarekin batailatu den egitasmorako bereziki barra bat atonduko da kanpoan, terraza inprobisatu bat muntatuz bertan kafea eta bestelakoak zerbitzatuko dira, musikaz lasai gozatzeko. Mor Morekoak, bigarren kontzertu sorta honetan joko dute eta Zarauztarrak direla jakinda, gure uhin libreetan emititzea pentsatu dugu eta horretarako Txapa irratiaren interneteko konexioa lapurtuko dugu ostiral honetan, gaueko 22:00etatik aurrera.

Arrano Tabernako bertso afaria entzungai duzue iada

Atzo, Maiatzaren 6an, Arranopola Kultur Taldeak antolaturiko bertxo afaria entzungai duzue iada.

Formatu oso bereziko bertxo saioa izan zen ordea,. Lau bertsolari eduki genituen bertan, Uxue Alberdi, Jokin Uranga, Odei Barroso eta Miren Amuriza hain zuzen ere. Lehen biak, Arrano Kabia elkartean egin zuten bertsotan eta beste biak berriz, tabernan bertan. Elkar ikus ahal izateko gainera, bi pantaila berezi jarri ziren eta bertsoak ere elkartean eta tabernan bertan entzun ahal izan ziren.

Bertso saioa osorik entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Hala ere, bideoa ere laister sarean edukitzea espero dugu.