Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kontzertuak

Ostiraleko kontzertuak entzungai dituzue

Maiatzaren 4ean Putzuzulo Gaztetxean egon zen kontzertu akustikoa entzungai duzue. Bertan, Zarauzko 3 bakarlari izan genituen, Aitor Martinez, Isuo Sasia eta Arrutiko Intxaurrak. Aitor Martinez eta Isuo Sasiaren kontzertuak podcastean dituzue. Arrutiko Intxaurrak berriz ezin izan dugu igo grabazioa benetan gaizki atera zitzaigun eta. Aldez aurretik barkamenak.

Eta bide batez, gogoratu kontzertu hau poliziaren errepresio ekonomikoari aurre egiteko antolatu zela. Zarauzko gazte batzuri azken aldian jarri dizkieten multak ordaintzeko egin zen alegia.

Putzuzulo Gaztetxeko kontzertu akustikoa irrati bidez entzun ahalko da


Gaur gauean Putzuzulo Gaztetxean antolatu den kontzertu akustikoa Arraioko uhin libreetatik entzun ahalko da. Lehendik gure arten izan dugun Todo o Nada kantautorea edukiko dugu berriro ere gurekin. Tierra del aire diskoko azken kontzertuak eskaintzen ari da disko berria grabatzera sartu aurretik eta gure artean egoteko aukera eskaini digu.

Berarekin batera, Ri ta Karre, oriotar gaztea izango da. Ez da bakarrik igoko oholtzara, berarekin beste bi lagun izango ditu laguntzen. Kitarra, biolin eta ukelelez osatutako musika ekarriko digute hauek.

Guzti hau, gaueko 22:00etatik aurrera edukiko duzue, bai Gaztetxean eta baita FMko 99.3an edo internet bidez.

Larunbateko kontzertuak podcastean dituzue entzungai:

Putzuzuloko Bertso Erronka Arraion entzun ahalko da

Urteko Bertso erronka urtarrilaren 13an jokatuko da Putzuzulon. Bertan, Zarauztar bi kuadrila edukiko ditugu nor baino nor. 1987ko generazioko Aitor Urbieta, Ibon “Aristo” eta Isuo Sasia edukiko ditugu alde batetik. Bestetik berriz, 1988ko generazioko Oier Aranzabal, Oier Aizpurua eta Unai “Exko”.

Baina elkarren arteko dema hasi baino lehen afaria egongo dela ere gogoratu behar dugu. 10 eeuuroren truke, goi mailako afaria, sagardoa, ardoa, postrea, kafea, pattarra eta fariasa edukiko du azaldu nahi duenak. Sarrerak iada salgai dituzue Eguzki edo Arrano tabernan. Hori bai, urtarrilaren 10a baino lehen erosi beharko dira afaritarako txartelak. Hala ere, eta kopla txapelketarekin egin genuen bezala. 10 sarrera ditugu zozketatzeko. Gure irratsaioetara deitu besterik ez duzue izango.

Eta ez ahaztu erronka hau emitituko dugula FM eta Internet bidez.

Atzoko Kopla Txapelketa entzungai duzue

Atzo Putzuzulo Gaztetxean ospatu zen urteroko kopla txapelketa entzungai duzue. 10 bertsolarik osaturiko txapelketan Beñat Gaztelumendi izan zen onena, finalean Mañukortarekin kopletan ibili ostean. Berarentzat izan zen zintzarria.

Azken unean Xabier Silveirak huts egin zuen baina hala ere sorpresa batzuekin eta giro bikainarekin 3 ordu luzez, festa bikain batez gozatzeko aukera izan genuen. Agosti eta Barrena, Jon Sarasua, ohiko aurkezleak…

Kopla txapelketa podcastean duzue.