Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Presio Heltzea

“Sexu orientazio eta genero identitateen ondorioz jasotzen diren gorroto delituak” tailerra entzungai Presio Heltzea irratsaioan

Gaur astelehena, gaueko 21:00etatik aurrera, Putzuzulo Gaztetxean egin zen “Sexu orientazio eta genero identitateen ondorioz jasotzen diren gorroto delituak” tailerra entzungai edukiko duzue Presio Heltzea irratsaioaren eskuti.

Angula Ustelak hitzaldia Presio Heltzean

Gaur astelehena, gaueko 21:00etatik aurrera, Presio Heltzea irratsaio berri bat izango duzue. Oraingoan, Arraio Irratiaren urteurrenaren barruan Putzuzulon antolatu zen ANGULA USTELAK hitzaldia izango duzue entzungai. Bertan, Ainhoa Intxaurdieta eduki genuen hizketan Erraustegiaren inguruko kontuekin.

Irratsioa esan bezala, 21:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai. Errepikapena berriz, ostegunean 15:00etatik aurrera.

Hernaniko Babes Sarea eta Manu Azkarateren semea Presio Heltzean

Presio Heltzea irratsaiaoan, Putzuzulon izandako bi hitzaldi edukiko dituzue. Lehena, DANDA Gazte Asanbladak antolaturiko Hernaniko Langileen Babes Sarearen hitzaldia izango da.

Bigarren zatian berriz, Zarauzko Sarek Putzuzulon bertan emititu zen Motxiladun Umeak dokumentalarekin osatu dugu. Dokumentalaren ostean, Manu Azkarate Presoaren semea eduki genuen hizketan eta hau grabatua dugu. Irratsaioa, gaur 21:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.