Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Bernays Propaganda eta Civil Victim Putzuzulon

Irailaren 29an, asteartean, ZarataZarauzko lagunen eskutik, beste kontzertu Zaratatsu bat izanen duzue Putzuzulon. Bertan, Europa barrenetik datozen bi talde jardungo dira:

Mazedonia aldetik BERNAYS PROPAGANDA ikusteko aukera izango dugu. New wave oso dantzagarria egiten dute, Delorean edota Pandemia taldeen ildoan.

Alemania aldetik berriz, CIVIL VICTIM taldea dator. Eskola zaharreko Punk Hardcore freskoa egiten dute, galdu ezinezkoa alegia.

Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaiturik egon behar du eta.

1253975522947_f.jpg

Ondorioz, asteartean ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo. Hala ere errepikapen bat entzuteko aukera izango duzue.

Denboraldi berriko lehen eztula entzungai dago iada

Iepa kaixo:

Ahuntzaren Gauerdiko eztula iada martxan hasi da Edonatoren gidaritzapean eta Lagun Izoztuaren laguntza paregabeaz eta atzo, Irailaren 27an lehen eztulak entzuteko aukera izan zenuten. Lehen saioan, Udako errepasoa egin zuten. Arraio irratiaren errepasoa, Presoen argazkien affaira, Jon Antzaren desagerketa, Gerra zikina…

Honez gain, Zarauzko Gazte Asanbladako kide baten bisita izan genuen Zarautzen burutuko diren Gazte Topaketen inguruan hitzegiteko. Saioaren amaieran, IV. Kempes memorialaz eta Berria egunkariaren hanka sartzeaz ere hitzegin zuten.

Irailaren 22ko saioa entzungai dago iada

Irailaren 22an egin genuen ZarataZarautz irratsaioa entzungai dago iada. Oraingoan ez genuen inorren bisitarik izan eta B jaunak eta Lagun Izoztuak bakarrik egin zuten saioa. Gainera arazo tekniko txiki batzuk izan genituen, baina saioa oso elegante irten zen. Vicepresidentesen lan berria, Mistkaferren maketa, Metralleta, Humilitate, Andanada 7, Rainbow of Death… Denetarik jarri genuen.

Playlista ikusi nahi baduzue, Klikatu ezazue HEMEN. Irratsaioa berriz, podcastean duzue:

21:30etan itxi itzazue etxeko lehio eta ateak

Mattingunen bisitaren ondoren, B jauna eta Lagun Izoztua bakarrik egongo dira gaurko ZarataZarautz irratsaioan. Gaurkoan, aste honetan egongo diren kontzertuen berri emateaz gain, azken aldian eskuratutako nobedadeen inguruan hitzegingo dute.

dirt.jpg

Honez gain, Putzuzulon izan diren kontzertu batzuen inguruan hitzegingo dute eta bertako talde batzuen abestiez gozatzeko aukera ere izango duzue, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FM-ko 99.3an.

Decapante eta Kamorrah taldeen kontzertua Putzuzulon

Irailaren 24an, ostegunean eta ZarataZarautzen eskutik, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Arratsaldeko 20:26etatik aurrera, Decapante eta Kamorrah taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue.

Decapante Madrildarrak, noise-punk tekniko experimentala lantzen dute, oso urrutira bidaiatzeko.

Kamorrah talde donostiarrean berriz, farandula zaratatsuko jende ospetsua ikusi ahalko dugu. Rambo Batasuna, Rafa Kobory, Azofra Freaknation… grindcorea egiten noski!!

Aste barruan izanik, kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar du. Beraz, norbaitek bi talde hauek ikusteko interesa badu, puntual etortzea eskertuko genuke.

kamorrah.jpg