Category: Kaiolatik


Hamaika ikusteko jaioak garela dio esaerak, baina Zarautzen buelta eman diogu esamoldeari; irakurri, irakurri: Hamaika irratsaio, hamaika ahots, hamaika ideia… Eta guztiek gure bizitzako azken hamaika urte hauek eta uhinetako 99.3 FMa okupatu dituzte. Hamaika entzuteko jaioak gara, beraz.
Denbora horretan, hamaika partaide eta herritar igaro dira arrosa koloreko gela ezagunetik, baina oraindik ere, gogotsu gaude beste hainbesteri harrera egiteko. Eta ziur gaude fideltasun osoz jarraitzen gaituzten entzuleak ere iritzi berekoak direla.
Orain arteko ibilbidea ospatzeko eta gure entzuleei merezitako gorazarrea egiteko, egitarau mardula antolatu dugu maiatz honetarako. Dena den, jarraian, ideia egiten joateko lehenengo hitzorduak dauzkazue:

MAIATZAK 12, 22:30ean: SOFA eta RUKULAren kontzertuak.
MAIATZAK 16, 19:00etan: Leire Ibargurenen “Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak” liburuaren aurkezpena.
MAIATZAK 18, 19:00etan: Justo Arriolaren “A los pies del caballo” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia.

Baina, horiez gain, maiatza bukatu bitarte, hainbat ekitaldi izango dira, beraz, adi agendari!
Guk, gure aldetik, lanean jarraituko dugu sinesten dugun proiektu hau elikatzen eta, beti bezala, ateak zabalik daukazue zuen ideiak uhinetara zabaltzeko.
Hortaz, segi ezazue Arraio irrati librea entzuten eta ea horrela beste hamaika entzuten ditugun! (gutxienez)

Ieeeepa kaixow!!! Biharko kaiolatik saioan Elektropeñarekin batera irratsaio hau sortu zuen Xanpler jauna itzuliko da kaiolara!!! Infernuko semeak, doinu ilun eta astunen nahasketa eder bat eskeiniko digu biharkoan!!! Horretaz gain azken aldian zertan dabilen jakingo dugu!!! Ez galdu lagunok!!! UP THE KAIOLS BETI!!!

Apunta ezazue Maiatzaren 27ko data, potente dator eta. Arraio Irratiaren 11 urteko ibilbidea Maiatzaren 20 batean hasi zen baina 27an ospatuko dugu aurtengoan, beste ekitaldi batzuk tarteko direla. Esan bezala Maiatzaren 20 batean, OK Korral taldeak eman zuen kontzertuan ateratako diruarekin lehen emisorea erosi eta FM-z emititzen hasi ginen, 99.3an. Hasiera bikaina Irrati Librearentzat. Bertan, Lou Olangua eduki genuen, OK Korraleko abeslaria. Arraioren 8. urteurrenean, Putzuzulon bertan omenaldia egin genion, lagun artean, bera joan zitzaigun eta.

Oraingoan, Xabier Laskibar “Tximas”-i tokatzen zaio. Lehen esandako OK Korralen kontzertu horretan bateria jo zuen. Orain, eta beste behin ere, lagun artean gogoratuko dugu rock eta blues doinuekin, Lourekin egin genuen bezala. Pariak Bai, Bluestock, Arakajun, Kiowak, Javier Sun, Alligaitors, The Ribbons… eta bai, OK Korral ere bertan izango dira omenaldian.

Sorpresa gehiago ere prestatuak ditugu egun horretarako, baina 27ra arte denbora dugu oraindik. Oraingoz, aspaldian gordetako bideo txiki batekin utziko zaituztegu. Las Lagartas taldearen abesti batzuekin, Lou buru dela. Esan bezala, Maiatzaren 27an sorpresa gehiago izango dira…

Iepa kaixow, gaurko Kaiolatik saioan Elektropeñaren bidelagun fidel den Ruben Rubio izango dugu protagonista. Zarauztartutako lasartear honek, doinu bihurri, ilun eta dantzagarriak maite ditu, eta urtetako esperientzia du bere magalean. Azken aldian Elektropeñarekin batera Zarautz eta inguruko herriak dantzaarazten diardu, gaurkoan sesio eder bat prestatu digu, asteburuari indarrez ekiteko!!!! Ez galdu!!! Up the kaiols!!!

Iepa kaixow kaiolazaleok!!! Pasa den ostiralean Iker Lizarriturri jainkoa izan genuen gela arroxean!!! Betiko lez house eta disco doinu ederrak ekarri zizkigun, udaberriari gogoz ekiteko!!! Entzun eta gozatu!! UP THE KAIOLS!!

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]